Ponpeioren Zutabea

Koordenatuak: 31°10′57″N 29°53′47″E / 31.1825°N 29.8964°E / 31.1825; 29.8964
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ponpeioren Zutabea
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Alexandria Governorate
Koordenatuak31°10′57″N 29°53′47″E / 31.1825°N 29.8964°E / 31.1825; 29.8964
Map
Altitudea14 m, itsas mailaren gainetik

Ponpeioren Zutabea Alexandriako (Egipto) parke arkeologikoan dago, antzinean Serapeoko tenplua zegoen tokian. Asuango granito gorriz egindako zutabe bat da, eta mota honetako Erroma eta Konstantinoplako hiriburu inperialetatik kanpo eraikitako handiena da.[1]

Dimentsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurriak 20,46 metroko altuerakoak dira, eta 2,71 m-ko diametroa dute oinarrian. Oinarria eta kapitela barne, koloma 26,85 metroko altuerara iristen da.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zutabeari emandako izena gurutzatuek Ponpeio lurperatu zuten tokia seinalatzen zuela uste zutelako da. Ptolomeo XIII.ak, Kleopatra ospetsuaren anaia eta senarrak; Ptolomeok Ponpeioren burua Zesarri garaipen handi gisa aurkeztu omen zion.

Baina badira beste teoriak ere: beste tradizio batek zutabe hau Alexandriako liburutegiko atari bateko 400 zutabeetatik zutik dirauen bakarra dela dio. Suposatzen da, baita ere, Diokleziano enperadorearen omenez eraiki zela (245-313), urte bat lehenago Egiptoko enperadore izendatu zen Akileo jeneralaren aurka 296. urtean lortutako garaipen handia ospatzeko. Teoria hori oinarriko inskripzio batean oinarritzen da.

Hala ere, XIX. mendeko ikertzaileek frogatu zuten fustea benetan Serapiseko Zutabekoa dela, Alexandriako Serapeumaren hondakinetatik datorrela; Serapeum 391n suntsitu zuten, beraz, Dioklezianoren erregealdiaren ondoren. Zutabeak, beste monumentu batzuetatik datozen zatiekin egindako basamentu bat du: Seti I.a eta saitar dinastiako faraoi baten izenak dituzten hieroglifoen aztarnak ikus daitezke. Berrerabilitako elementuen nahasketa honek aipatutako inskripzioa azalduko luke, hau ere beste monumentu batetik eramandakoa. G. Botti ikerlariak egungo zutabearen altxatzea Arkadio enperadorearen erregealdiaren inguruan kokatzen du (395-408).[3]

Tiroketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandriako tiroketa 2023ko urriaren 8an gertatu zen, polizia-agente batek Alexandriako (Egipto) autobus-bidaiari talde baten aurka tiro egin zuenean. Bi turista israeldar eta gidari turistiko egiptoar bat hil ziren, eta beste israeldar arin zauritu zen.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. THIEL, Wolfgang (2006): "Die 'Pompeius-Säule' in Alexandria und die Viersäulenmonumente Ägyptens. Überlegungen zur tetrarchischen Repräsentationskultur in Nordafrika", in: Boschung, Dietrich; Eck, Werner: Die Tetrarchie. Ein neues Regierungssystem und seine mediale Präsentation, Wiesbaden: Reichert Verlag, ISBN 978-3-89500-510-7, 251–254. or..
  2. ADAM, Jean-Pierre (1977): "À propos du trilithon de Baalbek: Le transport et la mise en oeuvre des mégalithes", Syria, 54.liburukia, 1/2 zk., 31–63 or.
  3. G. Botti, Fouilles à la Colonne Theodosienne, 1896
  4. https://www.timesofisrael.com/two-israeli-tourists-killed-in-shooting-attack-at-egyptian-tourist-site/

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]