Seti I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau faraoiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Seti (argipena)».
Seti I.a

Faraoi

K.a. 1294, K.a. 1290 - K.a. 1279
Ramses I.a - Ramses II.a
Pharaoh of the Nineteenth Dynasty of Egypt (en) Itzuli


Ramses I.a - Ramses II.a
Saqqara king (en) Itzuli


Ramses I.a - Ramses II.a
Bizitza
JaiotzaAvaris, K.a. 1323
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaAntzinako Egipto, K.a. 1279 (43/44 urte)
Hobiratze lekuaErregeen harana
Familia
AitaRamses I.a
AmaSitra
Ezkontidea(k)Tuya
Tanedyemy
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XIX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 7719944 Edit the value on Wikidata
Seti I.a. Berlingo Museoa

Menmaatra Sethy edo Seti I.a, Ramses I.a eta Sitraren semea, Egiptoko XIX. dinastiako bigarren faraoia izan zen. Hamabost urte inguruko erregealdia izan zuen, K.a. 1294tik K.a. 1279 arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militarra izan zen, bere aita bezala, Niloren deltan jaioa, Avaris inguruan. Bere izena, egiptoar mitologiako gerra, arma eta armadaren jainkoa zen Setengandik datorkio, nor, Seti I.ak, apaiz bezala zerbitzatu zuen soldadu izan aurretik.

Ez da askorik ezagutzen Seti I.aren gaztaroari buruz, gehiago, ordea, bere erregealdiari buruz. Bere aita Horemheb faraoiaren chaty eta, ondoren, faraoi bihurtu zenez, berehala lotua izan zen tronura, baina jada ordurako adin heldukoa zen. Bakarkako bere erregealdiaren lehen urtean, Palestina, Siria eta Fenizia konkistatzera abiatu zen, Akenatonen garaian euren independentzia lortu zuten lurraldeak, edo hitita beldurgarriek konkistatu zituztenak, Egiptoren betiko etsaiak. Seti I.ak lurralde hauen hegoaldea konkistatzeko kanpainak, berebiziko arrakastaz amaitu ziren, Tutmosis III.a eta Amenofis II.aren garaitik parekorik ez zuena, baina ez zen iparralderago joaten ausartu, hititar domeinuaren aurrerakada zela eta.

Tronura igo zenean, Setik jada bazituen seme-alabak, eta, bere betiko emaztea, Tuya, Errege Emazte Handi mailara igoa izan zen. Seti I.a, Tanedyemy ilunaren emaztea izan zela ere ikusi nahi izan da, dinastiaren hasierako erregina bat, bere senidetasuna ezagutzen ez dena, baina, ziur asko, Horemheben alaba eta XVIII eta XIX. dinastien arteko lotura izango zena.

Horemheb, Ramses I.a eta Seti I.ak, Egipto baketu eta berrantolatu behar izan zuten, euren beste konkistetako bat, Amonen Apaiz Gorenak kontrolpean mantentzea izan zelarik, Akenatonen iraultza amaitu ondoren, boteretsuegi bihurtu zirenak. Gudu isil honetan lortutako lorpen bat, semeek kargua heredatzea eragoztea izan zen. Aldi berean, gainontzeko jainko eta jainkosa tradizionalen gurtza bultzatu zen (jakina, Aton aipatzea debekatuz), bereziki Seth jainkoarena, honen Avarisko tenplua zaharberritzea agindu zelarik. Hain zuzen ere, Seti I.aren erregealdian hasi zen Akenatonen aurkako jazarpena, eta honen amaitu gabeko hiriburua suntsitzen hasi zen.

XIX. dinastia, errege gerlari familia bat bezala agertu zen, jatorri militar argikoa. Seti I.aren ondorengoa izan zen Ramses II.a handia, ez zen salbuespena izango, eta azken faraoi honek izan zuen ospe handiagatik iritsi da, egundaino, Seti I.aren oroitzapena, zertxobait jaitsia. XIX. dinastia, gainera, batez ere hasieran, eraikin handiak bultzatu zituen errege etxe bat izan zen, eta soilik Ramses I.a eta Seti I.aren erregealdi laburrek, ondoren, Ramses II.ak, bere eraikuntza propioak bezala hartuko zituen eraikin erraldoiak amaitu ahal izatea eragotzi zuten.

Lurperaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seti I.aren momia Kairoko Egiptoar Museoan

Seti I.a, 40 urte inguru zituela hil zen, Tutmosis I.aren antzerako erregealdi baten ondoren, baita iraupenean ere, 13-16 urteko erregealdia. Bere oinordekoa, bere seme Ramses II.a izan zen, honekin, elkargobernu bat ezarri zuelarik, oinordekotza baketsua ziurtatzeko.

Seti I.aren momia, hobekien kontserbatuta dagoenetako bat, 1881ean aurkitu zen Deir el-Bahariko ezkutalekuan, eta, ordutik, Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen da. Momiari eginiko azterketek, ez dute bere heriotza goiztiarraren arrazoiak zeintzuk izan ziren adierazten, baina bere bihotzaren funtzionamendu txar bat eragiten zuen bihotzeko gaixotasun bat zuela uste da. Hain zuzen ere, bere bihotza, gorputzaren eskuinaldean aurkitu zen, eta, beraz, faraoiak, hil ondoren, kontrako aldean jarri ziezaiotela agindu zuela uste da, beste bizitzan behar den bezala funtziona zezan. Beste aditu batzuk, berriz, hau, momifikatzaileen akats bat izan zitekeela uste dute.

Setiren hilobia, KV17a, Erregeen Haranean dagoen handienetako bat da, baita ederrenetako bat ere. 1817ko urriak 16an aurkitu zuen Giovanni Battista Belzoni italiarrak. Bere sarkofagoa, Egipton aurkitutako ederrenetako bat, gaur egun, Salteko museoan dago, Erresuma Batuan.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluak eraiki zituen eta, bere izena, zenbait monumentu eta idazkunetan agertzen da.

Seti I.aren tenplua Abidosen
  • Tenplua eta zenotafioa Abidosen (Frankfurt 1933, zenotafioa; Kitchen 1975:129-99 idazkunak)
  • Eraikinak Karnakeko tenpluan, erregearen gerren eszena eta idazkun sail luze batekin (Kitchen 1975:6-32)
  • Erregearen gurtzarako tenplu nagusia, Luxorren, Tebas mendebaldea (Petrie: 1909:13-14, pl. XLIII-XLVI, Osing 1977)
  • Elefantinan aurkitutako blokeak (Junge 1987:48-50)
  • Asuandik gertuko zenbait idazkunetan aipatua (de Morgan 1894:20. 123-124; 28.5)
  • Idazkunak Speos Artemidosen (Hatshepsuten tenplua Beni Hassanen) (Kitchen 1975:41-44)
  • Karnaken aurkitutako kaltzitazko estela (Kairo CG 34501)(Kitchen 1975:38-39)
  • Estatua El Kaben (El Kab 1940: pl. 33)


Aurrekoa
Ramses I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIX. dinastia
Ondorengoa
Ramses II.a