Pornografia feminista

Pornografia feminista emakumeek sortutako edota emakumeei zuzendutako pornografia generoa da. Emakumeek sexu-berdintasuna eta gozamenaren bidez askatasuna lortzea bultzatzeko jaio zen. Feminismoaren hirugarren olatuan, emakumeak prest zeuden askatasuna eta sexu-berdintasunaren eskubideak aldarrikatzeko helduentzako entretenimenduaren industrian sartuz.
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Porno feminista zuzendari nabarmenenak Courtney Trouble, Candida Royalle, Tristan Taormino, Madison Young, Shine Louise Houston, Jincey Lumpkin, Ovidie eta Erika Lust dira.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006az geroztik, urtero Feminist Porn Awards sariak banatzen dira urtero Toronton, sexu-jostailu feministak saltzen dituen saltoki batek antolaturik. Sariak honako irizpideak jarraituz ematen dira:
- Emakume batek parte hartu du lanaren ekoizketan, idazketan, zuzendaritzan, etab.
- Emakumearen egiazko sexu-gozamena erakusten du.
- Film batean irudikatutako sexu-mugak hedatzen ditu eta porno konbentzionalean aurki daitezkeen estereotipoei aurre egiten die.
Europari dagokionez, 2009az geroztik film onenak PorYes sarietarako hautatzen dira urtez urte.