Erika Lust

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erika Lust
Erika lust.jpg
Bizitza
Izen osoa Erika Hallqvist
Jaiotza Stockholm1977  (41/42 urte)
Herrialdea  Suedia
Hezkuntza
Heziketa Lundeko Unibertsitatea 1999) gradu : politika zientzia
Hizkuntzak suediera
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria eta errealizadorea
Lantokia(k) Bartzelona
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Erika Lust
IMDb nm2848796
erikalust.com

Erika Lust (benetako izena Erika Hallqvist da) (Stockholm, Suedia, 1977) helduei zuzendutako zinema pornografikoko zuzendari, gidoilari, ekoizle independente eta idazle suediarra da. Lust Films izeneko produkzio-etxearen sortzaileetako bat da, bai eta pornografia feministaren aitzindarietako bat ere. Film luze eta laburrak egin ditu, tartean The good girl [Neska zintzoa] (2004) laburra, Interneten bidez doan zabaldu zuena eta bi milioi ikustalditik gora izan dituena. Zenbait liburu erotiko eta sexual idatzi ditu; esaterako, La canción de Nora [Noraren abestia] (2013) eleberria. Gaur egun Bartzelonan bizi da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erika Hallqvist Stockholmen (Suedia) jaio zen, 1977an.[1] Sexu-heziketa oso ona eta irekia jaso zuen sorterrian[2], eta zinema pornografikoari buruzko kontuak eta feminismoarekin lotutakoak ere gaztetatik ezagutu zituen.[3]

Lehen ikasketak egin ostean Lund-eko unibertsitatera joan zen, eta 1999an lizentziatu zen, Zientzia Politikoak, Feminismoa eta Genero Ikasketak burututa.[2][4]

Unibertsitatean zegoela, Linda Williams-en Hard Core: Power, Pleasure, and the 'Frenzy of the Visible' (1989) liburua irakurri zuen, beraren zinemagintzan eragin handia edukiko zuena; azaltzen duenez, "bera [Linda Williams] izan zen pornoa kontakizun propioa zuen genero gisa landu zuen lehen idazlea, eta hari esker hasi nintzen kontakizun horren parte izateko irrika sentitzen”.[3] Zinema-zuzendari gisa gehien eragin dioten lanen artean, Jacques Annaud-en The Lover ere aipatu ohi du.[5]

2000. urtean Bartzelonara joan zen bizitzera. Egunez produkzio-etxeetan lan egiten zuen, eta gauez zinema-eskoletara joaten zen.[5] 2004n bere lehen film laburra kaleratu zuen, The good girl, eta harrezkeroztik ibilbide luze eta arrakastatsua egin du pornografiaren munduan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an The good girl [Neska zintzoa] (2004) film labur esplizitua egin zuen.[5] Pizza banatzailearen topikoan oinarrituta bazegoen ere, film berritzailea zen, emakumearen ikuspuntua jasotzen zuelako. Interneten bidez doan zabaldu zuen, eta lehen hilabetean bi milioi deskargatik gora izan zituen. Hurrengo urteko Bartzelonako Film Erotikoaren Jaialdian (FICEB) urteko film laburrik onenaren saria jaso zuen.[6]

2005ean Lust Films produkzio-etxea sortu zuen Pablo Dobner-ekin batera[4], eta orduz geroztik film labur erotikoak eta film laburren bildumak produzitu ditu, nazioarteko hainbat sari jaso dituztenak. Gaur egun, ohiko zuzendarietako bat da helduentzako zinemaren alorreko festibaletan.

2006an, ostera, Lustek Five Hot Sex Stories For Her [Bost sexu-istorio bero emakumearentzat] bilduma kaleratu zuen. Bost film labur biltzen ditu (tartean The good girl), eta 2007an nazioarteko hainbat sari irabazi zituen.[4]

2010ean Internet bidezko zinema erotikoa abiatu zuen, Lust Cinema izenekoa. Berak sortutako lanak eta film esplizituan diharduten beste zuzendari batzuenak ematen ditu.[5]

2013an, berriz, helduentzako zineman askoren artean egindako lehen proiektua abiatu zuen, eta azken urteetan hori du lan-iturririk behinena. XConfessions izeneko webgunearen erabiltzaileek beren fantasia sexualak edo istorio intimoak idazten dituzte, eta Lustek horietako bi aukeratzen ditu hilero; film laburra egin, eta webgunean jartzen du.[4][5]

2009az geroztik hainbat liburu erotiko eta sexual argitaratu ditu.[4]

Internet bidezko denda bat dauka, non bere liburuak eta filmak eskaintzen baitituen, bai eta jostailu erotikoak eta beste tresna erotiko batzuk ere.[5]

Emakumeentzat, kalitatez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lustek "punish fucking" deritzo gaur egungo pornografiari[3]: "Sexua ez da ageri pertsonek egiten duten gauza baten moduan. Emakumeen plazerak ez du deus ere inporta. Emakumeek ez dute isurtzen, eszena gizonak eiakulatzen duenean bukatzen da. Interneteko pornografiaren %99an emakumea gizonaren objektu bat baizik ez da".[2][3] Lustek, aldiz, emakumeengan jartzen du arreta filmak egiterakoan: "Nik emakumezkoari itzuli diot pornografiaren generoa: emakumeok ere bagara izaki sexualak".[3]

Lustek defendatzen dituen balioak berdintasuna, etika eta estetika dira.[2] Hala, bere filmen ezaugarri nagusiak bi dira: aktoreen aukeraketa arduratsua eta ekoizpen-maila handia. Izan ere, bere "balore eta ikuspegiekin bat datozen pertsonekin" lan egin nahi izaten du.[3] Aktoreei dagokienez, bi baldintza ditu: "Gorputz naturalak izatea, operatu gabeak, eta 21 urtetik gorakoak izatea".[3]

Lusten ustez, film esplizituak, atsegingarriak izateaz gain, sexu-heziketarako tresnak ere izan daitezke, eta gure sexualitatea hobeto ulertzen lagun diezagukete.[7] Gainera, pornografia "generoaren eta sexualitatearen inguruko diskurtsorik garrantzitsuena" dela deritzo.[5] Hori guztia aintzat hartuta, Pablo Dobner senarrarekin batera thepornconversation.org irabazi asmorik gabeko egitasmoa sortu du, seme-alabekin sexu-heziketa lantzeko baliabideak biltzen dituena.[2][3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film luzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2008: Barcelona Sex Project
  • 2010: Life Love Lust
  • 2012: Cabaret Desire

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004: The Good Girl
  • 2009: Handcuffs
  • 2010: Love Me Like You Hate Me (Venus O'Hara-rekin batera)
  • 2011: Room 33 (Handcuffs-en jarraipena)

Film laburren bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: Five Hot Sex Stories For Her incl. Something about Nadia
  • 2013: XConfessions vol. 1
  • 2014: XConfessions vol. 2 The Art of Spanking barne
  • 2014: XConfessions vol. 3
  • 2015: XConfessions vol. 4
  • 2015: XConfessions vol. 5 An Appointment with my Master barne
  • 2016: XConfessions vol. 6

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009: X: a Woman's Guide to Good Porn
  • 2010: Erotic Bible to Europe
  • 2010: Love Me Like You Hate Me (Venus O'Hara-rekin)
  • 2011: Shooting Sex: How to Make an Outstanding Sex Movie with Your Partner
  • 2011: Six Female Voices with Antia Pagant
  • 2013: La Canción de Nora
  • 2013: Let's Make a Porno

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005 Barcelona International Erotic Film Festival – First Prize for Short X-Films – The Good Girl[8]
  • 2007 Barcelona International Erotic Film Festival – Best screenplay – Five Hot Stories For Her[9]
  • 2007 Eroticline Award, Berlin – Best Adult Film for Women – Five Hot Stories For Her
  • 2008 CineKink, New York – Honorable Best Mention – Something About Nadia (Five Hot Stories for Her)
  • 2008 Feminist Porn Award, Toronto – Movie of the Year – Five Hot Stories For Her[10]
  • 2008 Venus Awards, Berlin - Best Erotic Documentary - Barcelona Sex Project[11]
  • 2009 Feminist Porn Awards, Toronto – Honorable Mention – Barcelona Sex Project
  • 2010 CineKink, New York – Best experimental short film – Handcuffs[12]
  • 2010 Feminist Porn Award, Toronto – Sexiest short film – Handcuffs[13]
  • 2011 Feminist Porn Award, Toronto – Movie of the Year – Life Love Lust
  • 2011 Cine Kink, New York – Honorable Best Mention – Room 33
  • 2011 Orgazmik Awards – Best Film (Couples) – Cabaret Desire
  • 2012 Feminist Porn Awards, Toronto – Movie of the Year – Cabaret Desire
  • 2012 Erotikos Film Festival, Jamaica – Official Selection – Cabaret Desire
  • 2012 Soho House, London – VIP Member’s screening – Cabaret Desire
  • 2012 Soho House, Berlin – VIP Member’s screening – Cabaret Desire
  • 2012 CineKink, New York – Audience Choice Award – Cabaret Desire
  • 2012 Cupido Filmpris – Best Short Film – Handcuffs
  • 2014 Feminist Porn Awards, Toronto – Hottest Straight Vignette Series – XConfessions vol. 1
  • 2014 Fetisch Award, Germany, – Best Feature-Length – XConfessions vol.1
  • 2015 Good For Her, Toronto – Feminist Porn Award – Hottest Straight Vignette – XConfessions vol. 2
  • 2016 Cinekink, New York – Cineking Awards – Best Narrative Short Films – An Appointment with my Master

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]