Porquerolles
Porquerolles | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte eta car-free place (en) |
Luzera | 7,5 km |
Zabalera | 3 km |
Azalera | 1.254 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 6°13′E / 43°N 6.22°E |
UTC ordua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Honen parte da | Hyères uharteak |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina |
Departamendua | Var |
Frantziako udalerri | Hyères |
Ur-gorputza | Mediterraneoa |
Leku geografikoa | Hyères uharteak |
Porquerolles (pɔʁkəʁɔl ahoskatua) Frantziako uhartea da, Hyères uhartedian handiena dena. Uharteak 12,54 km²-ko azalera du eta 2004an 200 biztanle zituen. Hegoaldeko kostaldea labarrez beteta dago, eta iparraldeko kostaldean portua eta Notre Dame, La Courtade eta Plage d 'Argent hondartzak daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen herrixka 1820an ezarri zuten, itsasargia 1837an eraiki eta 1850ean eliza eraiki zelarik. 1912an François Joseph Fournier abenturazale belgikarrak uharte osoa erosi zuen, antza bere emaztearen ezkontza-opari gisa.[1] Bertan 200 hektarea mahasti landatu zituen. Hauei esker, lehen vin des Côtes de Provence JDFko ardoa ekoitzi zuten.
1971n estatuak uhartearen %80 erosi zuen garapenetik babesteko. Uhartearen zati handi bat parke nazional baten (Port-Crosko parke nazionala) eta naturaren kontserbaziorako eremu baten zati da (Conservatoire botanique National méditerranéen de Porquerolles).
Georges Simenonen bi eleberrien kokalekua da, Le Cercle des Mahé eta Mon ami Maigret hain zuzen ere. Nicolas Freelingek idatzitako Valparaiso eleberriarena ere bada.[2][3] Jean-Luc Godardek zuzendutako Pierrot le Fou filmaren eszena batzuk Porquerollesen grabatu zituzten.
2010az geroztik, uharteak jazz jaialdi bat ere antolatzen du uda bakoitzean ("Jazz à Porquerolles" izenekoa).
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Porquerolles (1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1949–egun)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 23.5 | 26.8 | 30.6 | 34.1 | 37.0 | 38.5 | 33.1 | 29.2 | 24.8 | 22.5 | 38.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 12.9 | 13.1 | 15.5 | 17.4 | 21.6 | 25.3 | 28.2 | 28.5 | 25.3 | 21.0 | 16.2 | 13.3 | 19.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.0 | 10.0 | 12.0 | 13.8 | 17.7 | 21.1 | 24.0 | 24.3 | 21.4 | 17.8 | 13.3 | 10.7 | 16.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.2 | 6.8 | 8.5 | 10.2 | 13.8 | 17.0 | 19.7 | 20.1 | 17.5 | 14.6 | 10.4 | 8.0 | 12.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -5.8 | 2.0 | 6.4 | 9.0 | 10.2 | 11.5 | 10.0 | 3.5 | -1.2 | -2.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 64.9 | 45.9 | 40.3 | 61.3 | 36.5 | 28.9 | 7.7 | 16.4 | 57.8 | 91.0 | 77.0 | 68.5 | 596.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 6.0 | 5.1 | 4.2 | 6.9 | 4.0 | 2.8 | 0.8 | 1.8 | 4.3 | 6.9 | 6.8 | 7.2 | 56.8 |
Iturria: Météo France[4] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luret, William. (1996). L'homme de Porquerolles. Paris: Lattès ISBN 270961636X..
- ↑ Joseph F. Clarke. (1977). Pseudonyms. BCA, 122 or..
- ↑ Freeling, Nicolas. (1971). Valparaiso. Penguin ISBN 978-0-14-003289-5..
- ↑ (Frantsesez) Météo France. Porquerolles (83). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |