Porru (zigarroa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Porru bat.

Porrua, txirria edo jointa kanabisa edo haxixa duen zigarroari ematen zaion lagunarteko izena da. Tamaina handiko porruari tronpeta ere esaten zaio.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marihuanaren kasuan, bakarrik edo tabakoarekin nahasia erre daiteke. Haxixa, ordea, kanabisaren erretxina kontzentratua denez, beti nahastu behar da zerbaitekin. Ohikoena tabakoarekin nahastea da, baina marihuanarekin ere nahas daiteke. Edozein kasutan, papera erabili behar da zigarroa egiteko, hala nola erretzeko papera, arrozezko papera, zelulosa edo beste landare-deribatu batzuk.

Kanabisa ez diren beste droga batzuekin nahastutako txirriak ere badira, esaterako kokaina puruarekin edo PCBarekin (kokainaren oinarrizko orea). Azken horiek txino izena ere hartzen dute.