Kokaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cocaine.svg
Kokainaren egitura kimikoa

3-benzoiloxi-8-metil-8-azabiziklo
[3.2.1]oktano-4-karboxiliko azido metil ester

Formula kimikoa C17H21NO4
Pisu molekularra 303.35 g/mol
Metabolismoa Hepatikoa
Arazketa Giltzurrunean
Estatus legala Psikotropikoa:
II zerrenda (Estatu Batuak)

Kokaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile bat da. Bere formula kimikoa C17H21NO4 da.

Koka orritik ateratzen da, Hego Ameriketako landare bat bertako indigenek gosea, tripako minak eta beste gaitz batzuen aurka erabiltzen dutena.

Kokaina zuzenean garunean eragiten duen estimulatzaile adiktibo bat da. Laurogei eta laurogeita hamar hamarkadetako droga deitu izan ohi zaio garai horietan oso ezaguna egin zelako. Hala ere, kokaina ez da droga berri bat, berez, dagoen zaharrenetarikoa da. Sustantzia kimiko garbia, klorhidratoa, 100 urtetan zehar izan da erabilia eta koka hostoak milaka urtetan izan dira irentsiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdi aldera lehen aldiz koka purua atera zen Erytroxilon landarearen orritik, Perun eta Bolivian hazten dena. XX. mendearen hasieran, kokaina hainbat gaitzen aurka sortu ziren tonikoen osagai nagusia bihurtu zen, besteak beste Coca-Cola eta Vin Mariani. Gaur egun Estatu Batuetako II Listan ("Schedule II") sailkatutako droga bat da, anfetaminak eta metilfenidatoa bezalako estimulatzaileekin batera. Honek menpekotasuna sor dezakeela esan nahi du, baina kasu batzuetan posible dela helburu terapeutikoekin ematea (entzumen, begi edota eztarriko ebakuntzetan anestesia gisa, adibidez).

Kokainaren bi forma kimikoa daude gehienbat: kokainaren kristalak eta gatzak. Klorhidratoa, kokainaren hautsaren formarik ohikoena, uretan disolbatzen da, eta abusatzen denean, zainetik edo sudurretik sar daiteke. Kristalak gatza lortzeko azidoarekin neutralizatua izan ez denean lortzen da. Forma honekin erre egin daiteke.

Kokaina hauts zuri, fin eta garden itxurarekin saltzen da kalean. Gameluek normalean beste sustantzia batzuekin (talkoa, azukrea...) edota beste droga edo estimulatzaileekin nahasten dute. Crack izeneko beste itxura batean ere saltzen da, harritxo zuri edo horiz osatuta, kristalezko pipan erretzen dena.

kokina molekularen 3D irudia
Kokaina hautsa

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragina berehalakoa da: autoestimua eta norberaren buruarekiko konfiantza igotzen du, hitz egiteko erraztasuna ematen du eta eszitatu egiten du. Eraginak erlatiboki gutxi irauten du (30-60 minutu) eta amaitzean hartzaileak antsietate handi bat pairatzen du beste dosi bategatik. Epe luzera, kontrolik gabeko erabilerak menpekotasuna, buruko arazoak eta heriotza eragin dezake, bai eragin fisiko zuzenengatik, suizidioagatik edota istripuagatik.Kokaina hartzen edo kontsumitzen baduzu,zugan 30-45 minutu tarteko eragina izango du.100 miligramo gutxi gorabehera hartzen badituzu,bi minutuko efektua egingo dizu eta hiru minutu pasa eta gero kokainak ematen dizun euforia pasatzen da. Dosi oso handietan kontsumitzen baduzu,euforiaz aparte arazo psikologikoak sortzen dira:paranoiak eta ezinegona. Megalomania eta hipersexualitate krisiak sortzen ditu, hau da, lotsa galtzen duzu eta edozer gauza egiteko prest zaude.Adrenalina igoera daukazu. Psikoestimulatzaileek, kokainak besteak beste, euforia eragiten dute eta neurrian hartuz gero, garuna martxan jartzen dute.

Droga honek tonu orokorra suspertzen du eta ulermena hobetzen du. Honetaz aparte errendimendu mentala handitzen du eta depresioa murrizten du. Kontsumitzailearen segurtasuna eta berarekiko konfiantza igotzen da eta orduan oso pertsona segurua da. Guzti honek harremanak izateko laguntzen du.

Medikuntzan oso kasu berezietan baino ez da erabiltzen eta egun ez da anestesia lokal gisa erabiltzen. Oso patologia berezi eta ez-ohikoetan, narkolepsian edo bat-bateko lo sakoneko krisian esaterako, oraindik ere erabiltzen da.

Baina ondorioak ez dira beti atseginak izaten; pertsona batzuei barne-herstura, ezinegona eta insomnioa eragiten die oso dosi txikiak hartu arren.

Gorputzeko ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Efektu estimulatzaile labur batzuk sortzen ditu eta beste hauek ere : gorputzeko tenperaturaren igoera ; begi-ninien dilatazioa ; bihotz-maiztasunaren eta odol presioaren igoera ; egoera animikoaren igoera ; gehiegizko konfiantza. kokaina dosi baten ondorioak ongizate sentsazioa ; buruko argitasuna ; umoretsu egotea ; norberaren konfiantzaren igoera ; indartsuago eta abilago sentitzea. Laburki esanda kontsumitzaileak bere gaitasunen hobekuntza sumatzen du. Hala ere, droga honen ondorio subjektibo garrantzitsuena euforia eta segundo batzuetako plazera dira. Ondorio hauek, droga kontsumitu eta jarraian agertzen dira droga hartzeko moduarekin ez dute zerikusirik, baina bai hartutako kantitatearekin. Kokainaren kontsumoarekin batera tolerantzia garatzen da horregatik sentsazio hauek erdiesteko gero eta dosi handiagoak hartu behar dituzte. Hau argi eta garbi ikusten da, esperimentatzen den animaliekin: animalia hauek drogarekiko tolerantzia areagotzen dute, hau da, gehiago kontsumitu behar dute eta batzuetan jatea baino beharrezkoagoa zaie. Horrela intoxikatu edo hil egiten dira asko. Gainera kokaina mendekotasun handieneko droga da.

Ondorio toxikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokaina esnifatzeak sinusitisa, narritadura eta sudur-mintzeko odoljarioa eragiten ditu. Baita ere kokaina erretzen dutenek arnasteko arazoak eta bularreko mina sortzen zaie. Kokaina zain barnetik edo xiringa bidez kontsumitzen duenak gaixotasun infekziosoak (hepatitisa eta HIESa) izateko probabilitate asko ditu. Kokainaren kontsumoa osasunerako kaltegarriak diren hainbat ondoriorekin lotzen da:

  • Arazo Kardiobaskularrak: hipertentsioa, bihotzeko arritmiak, aorta hauketa eta infartu miokardikoak.
  • Arazoak Birikietan: odoljarioa birika-albeoloetan, pneumotoraxa, biriketako tronbosia eta biriketako hipersentikortasun-erreakzioa.
  • Haurdunaldirako Arazoak: abortuak, fetuaren heriotza.
  • Arazo psikiatrikoak: depresioa, paranoiak, indarkeriazko jarrerak eta kokaina-psikosiak.
  • Infekzioak: HIESa, B Hepatitisa.

Agresibitatea, jazarpen-susmoak, ezinegona, suminkortasuna, nekea eta oldarkortasuna kokaina kronikoki kontsumitzearen ondorioz gerta daitezke. Eta egoera larrienetan urgentzia psikiatrikoa sor daiteke.

Noiz da pertsona bat kokaina kontsumitzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira kokaina kontsumitzen duen pertsona batek pairatzen dituen sintomak:

  • Gosea galtzea.
  • Denbora laburrean ikaragarri argaldu.
  • Humore aldaketa garrantzitsuak.
  • Kontzentratzeko gaitasun eza.
  • Agresibitatea eta suminkortasuna.
  • Lagun]ekiko interesa galtzea.
  • Loaren aldaketak.
  • Zailtasun akademikoak.
  • Familiartekoen arazoak.
  • Neke kronikoa.

Kokaina kontsumitzen duten pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokaina kontsumitzen duten pertsonak gehienetan helburu sozialerako egiten dute. Hau da jende honek dosi txikiak hartzen ditu eta aspertzen denean uzten du kokaina kontsumitzen. Kokaina kontsumitzen duten pertsonek konpultsiboki ere har dezakete, kokaina egunero hartuz edota polikontsumoan kanabisarekin edo alkoholarekin nahasiz. Larrialdietarako zerbitzuaren estatistikek diotenez, jende gehienak dibertitzeko bakarrik kontsumitzen du eta 25-30 urte bitarteko gizonak dira gehienetan. Kokaina gauean edo goizeko lehenengo orduetan kontsumitzen da askotan, eta gaur egun edozein adineko pertsonek kontsumitzen dute ilegalki. Estatistikek diotenez, hasieran 30-40 urte bitartekoak ziren gehien kontsumitzen zutenak baina orain 40-55 urte bitartekoak dira kontsumitzen duten gehienak. Kokaina jai egunetan edo asteburuetan kontsumitzen den arren, pertsona askok lanegunetan kontsumitzen dute. Orokorki, droga kontsumoa gauean handiagoa da goizean baino, baina kokainaren kontsumoa ia berdina da gauean zein goizean.

Kontsumoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Marra" izenez da ezaguna inhalatzeko prest dagoen kokaina hautsezko dosiari. Arnasketa bideen bidez arnastu ohi da kokainaren klorhidratoa eta beste batzuetan diluitu egiten da zain barneko kontsumorako.

Kokainaren beste agerpenetako bat basukoa eta harria dira. Basukoa klorhidratoaren ekoizpenaren zeharproduktoa da eta guztiz toxikoa da. Izaera lurkareko hauts txokolatezko itxura du. Alkaloide portzentaien bat dauka, baina nagusiki pasta basikoaren ekoizpen prozesuaren hondakinez osaturik dago. Klorhidratoa baino merkeagoa da eta zigarro bidez kontsumitzen da marihuana edo tabakoarekin nahasturik.

Kokainaren kontsumo motaren agerpenik berriena "harria" delakoa da. Hau kokainaren alkaloidean oinarritutako solido kristalino bat da. Sublimazio bidez kontsumitzen da oinarriaren eta errautsaren nahasketa berotuz "harriarentzako pipa" izeneko tresnaren bidez. Horrela kontsumituz geroz, mendekotasuna garapena eta euforia askoz indartsuagoak dira. Kontsumorako gehien erabiltzen diren bideak hauek dira : erretzea(base librean edo crack moduan), zain barneko injekzioa edo esnifatzea. Kokaina, uretan disolbagarria den gatz bat da. Normalean hauts zuri bat bezala azaltzen da kokaina klorhidratoa, eta maiz hainbat elementurekin nahasten da, talko, maizena, anfetaminak, kinina, estrikzina, detergenteak, formola... horregatik gehienetan bere purutasuna bakarrik % 5 eta % 56 artean dago.

Erre ahal izateko, bikarbonato sodikoarekin nahasi ondoren lortzen da cracka. Izen hau datorkio nahasterakoan eta berotzerakoan egiten duen soinuagatik.

Gero eta gehiago hartzerakoan gero eta estimulu handiagoa izango du baina era berean motzagoa izango da honen eragina. Erretzea, burmuinera heltzeko biderik azkarrena da (gutxi gora behera 6 eta 8 minuturen arteko epean). Kokaina hartzeko, zain barneko metodoa aukeratuz, drogari denbora bikoitza kostatzen zaio burmuinera heltzeko. Hala ere esnifatzerakoan animoaren egoeraren aldaketak eta euforia azkarrago ikusten dira, hain zuzen ere 3 eta 5 minutuen buruan. Efektuen iraunkortasunaren aldetik esan dezakegu, esnifatzerakoan 15 eta 30 minutu tartean irauten dutela eta erretzerakoan , berriz, 5 edo 10 minutu.

Nahiz eta intranasal modua oso ezaguna izan guztion artean badaude beste hainbat metodo berritan erabiltzen hasiak, adibidez lehen aipatutako crack edo base librea. Egindako azken galdeketaren arabera, (Delegación del Gobierno para el Plan Nacional sobre Drogas) Espainiako populazioaren % 1.5ak aitortu zuen azken urtean kokaina hartu zuela, beste % 3.1ak behin baino gehiagotan hartu zuela esan zuten eta % 0,8ak egunero hartzen zuela. Kokainaren kontsumoa eskolako populazioaren artean, hau da 14-18 urte tartean, beste populazioarekin konparatuz nahiko altua da. Inkesta berdinean kokaina hartzen hasten diren pertsonen batez besteko adina dezente jaitsi da ; 15.4 urtekoa da, eta hauen arteko % 4,8ak esaten du noiztenka probatu duela eta beste % 4,1ak azken urtean erregularki hartu zuela aitortu zuten.

Kokainaren klorhidratoa (kokaina garestia edo exekutiboarena)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokainaren klorhidratoa gaur egun erabilera orokorrekoa da, gizarte maila guztiak zeharkatzen ditu eta herrialde garatuetan bere kontsumoa areagotuz doa.

Kontsumo ohikoena arnasketa bideen bidezkoa da edo mukosaren kontaktu bidezkoa (hortzoiak igurtziz). Beste kontsumitzaile batzuek heroinarekin nahastuta xiringatzen dute. Kokainaren klorhidratoaren dosi txikiek nekearen eta loguraren murriztea, gose eza eta ongizatea norberaren konfiantzaren areagotzeaz lagunduta dakarte. Nagusitasuna, inhibizioen murrizketa eta norbanakoaren gaitasunen areagotzearen ustea sortzen ditu. Honetaz gain gorputzeko tenperatura igotzen da eta izertza hasten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kokaina Aldatu lotura Wikidatan