Edukira joan

Portulacaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portulacaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
Familia Portulacaceae
Generoak
Ikusi testua

Portulakazeo (Portulacaceae) Kariofilalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belar edo txapar landareak dira. Hosto mamitsu samarrak dituzte, aurka edo txandaka antolatuak. Portulakazeo mota gehienak, landare apaingarri gisa erabiltzen diren bakan batzuk izan ezik, lore txikikoak dira. Bi sepalo eta 5 petalotakoak izaten dira horiek. Fruitua kusku egiturakoa izaten dute, 2-3 zisku zabalkorrekikoa. 15 genero eta 500 bat landare mota biltzen dira familia honen baitan; mota horietatik 100 Portulaca generokoak dira. Ezagunena portulaca grandiflora mota da, krisantemoaren antzeko loreak dituena eta landare apaingarri gisa erabiltzen dena. Portulakazeoak mundu guztian daude zabalduak, oso iparraldeko eta hegoaldeko lurralde hotzetan, Saharan eta Brasilgo erdialdean izan ezik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.