Pragako Hiri Zaharra

Koordenatuak: 50°5′17″N 14°25′20″E / 50.08806°N 14.42222°E / 50.08806; 14.42222
Wikipedia, Entziklopedia askea
50°5′17″N 14°25′20″E / 50.08806°N 14.42222°E / 50.08806; 14.42222
Hiri Zaharreko Plaza, Pragan.

Hiri Zaharra (txekieraz: Staré Město), Txekiar Errepublikako hiriburu den Pragako auzorik ikusgarrienetako bat da.

Hiri Zaharra, Pragaren jatorrizko finkapenaren tokia izan zen. XIV. mendean, Karlos IV.a Luxenburgokoak, hiria handitu zuen Pragako Hiri Berria sortuz. Bi auzo hauek, Na Příkopě kalearen bidez banatuak daude.

Hiri Zaharreko tokirik azpimarragarrienen artean, Hiri Zaharreko Plaza eta Erloju Astronomikoa daude. Moldava ibaiaren beste aldean, Hiri Txikia dago, txekieraz Malá Strana izena jasotzen duena. Hiriaren bi zati hauek, Karlosen Zubiaren bidez lotuak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiko lehen finkapenen garaitik, IX. mende inguruan, Staré Město, Moldava ibaiaren ibarretik gertu aurkitzen ziren baserriz osatua zegoen. 1100. urtean dataturiko erregistro batzuek diotenez, bertan azoka bat jartzen zen larunbatero, eta manifestazio militar handiak ere egiten ziren. Merkataritzari esker, tokiko merkatariak aberastu egin ziren, eta, Vaclav I.a erregeak pribilegioren batzuk eman zizkienean, Mesto Prazske herria sortu zen (Praga).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua Hiri Zaharreko Enparantzan.