Emakumeen preserbatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Preserbatibo femeninoa» orritik birbideratua)
Emakumeen preserbatibo
Kondoia
Fabrikazioa
DiseinatzaileaLasse Hessel (en) Itzuli

Emakumeen preserbatiboa sexu bidezko gaixotasun infekziosoen transmisioa saihesteko edota nahi gabe haurdun ez geratzeko erabiltzen den zorro-itxurako babesa da, emakumeen sexu-organoak estaltzeko diseinatutakoa; poliuretanozkoa edo nitrilozkoa izan ohi da.[1] Emakumeen preserbatiboa 1992an agertu zen Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen haren erabilera Europan eta mundu osoan.[2] Emakume osasuntsuek erabili dezaketa, eta % 99koa da haren eraginkortasuna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiesa Hiztegia] [2016]
  2. (Ingelesez) Ro, Christine. (2016-6-6). «The Enduring Unpopularity of the Female Condom» The Atlantic.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]