Edukira joan

Haurdunaldi

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haurdun» orritik birbideratua)

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Haurdunaldi
Deskribapena
Motaugaztunen ernaldia
EspezialitateaGinekologia
Arrazoia(k)human fertilization (en) Itzuli
In vitro ernalketa
Sortzen duerditzea
Identifikatzaileak
GNS-10Z33
GNS-9650
DiseasesDB10545
MedlinePlus002398
eMedicine002398
MeSHD011247

Haurdunaldia, emakume batek orokorrean bederatzi hilabetez umetokian ume bat garatzen duen prozesua da, eta ondorioz, emakumeak aldaketa fisiologikoak jasaten ditu. Emakume batek eta gizon batek harreman sexualak izatean eta haien espermatozoide eta obuluak Umetoki-tronpan elkartzen badituzte, espermatozoideak obulua ernalduko du eta zigotoa sortuko da. Enbrioia sortzen den momentuan, umetokira jaisten da eta momentu horretatik aurrera, enbrioi dena ume bihurtuko da. Bi partaideak emankorrak badira, prozesu honek ez luke urtebete baino gehiago iraun beharko. Halere, antzutasuna izatea gerta daiteke, hau da, MOEk (Munduko Osasun Erakundea) dioenez, antisorgailuak erabili gabe haurdun geratzeko ezintasuna. Kasuei erreparatuz, irtenbideei dagokionez, badira zenbait: Intseminazio artifiziala edo proba genetikoak.[1][2][3]

Munduan, bizitza dagoenetik haurdunaldiak existitu dira. Baina, gaur egungo aurrerakuntzei esker, haurdunaldiaren perspektiba asko aldatu da, bai zientzia arloan bai gizarte arloan.

Definizioa eta haurdunaldi motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Ginekologia eta Obstetriziako Nazioarteko Federazioko (Figo) Emakumeen Osasunaren eta Giza Ugalketaren Alderdi Etikoen Batzordeak honela definitu zuen haurdunaldia: emakumearengan conceptusa ezartzearekin hasten den giza ugalketaren prozesuaren zatia. Haurdunaldia habitzea egiten den unean hasten da, eta erditzearekin batera amaitzen da. Haurdunaldiaren legezko definizioak medikuaren definizioari jarraitzen dio: Munduko Osasun Erakundearentzat, haurdunaldia ezarpena amaitzen denean hasten da, hau da, blastozitoa umetokiaren hormari itsasten zaionean (ernalketa gertatu eta 5 edo 6 egunera) hasten den prozesua. Orduan, blastozitoak umetokiko endometrioa zeharkatzen du eta estroma inbaditzen du. Ezarpen-prozesua epitelioaren gainazaleko akatsa itxi eta habia-prozesua osatzen denean amaitzen da, eta orduan hasten da haurdunaldia. Hau, ernalketa ondorengo 12-16 egunen bitartean gertatzen da.

Haurdunaldi motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu osoan azalduta dagoen haurdunaldi motarik ohikoenaz gainera, beste mota hauek daude:

  • Transexuala. Emakumeen genitalei eusten dien gizon transexual batek obulazio-zikloari berrekin diezaioke androgenoen terapia etetean, eta, beraz, ugaltzeko gaitasunari eusten dio, haurdunaldia barne. Thomas Beatieren kasua izan da ezagutzen den lehena, hiru seme-alaba izan dituen gizon transexuala[1]. Gerora, kasu gehiago egin dira publiko[2][3].
  • Abdominala. Umetokitik kanpo garatzen den haurdunaldi bat da. Oso oso arraroak izaten dira. Literaturan aurkitu ahal dira aurrera jarraitu duten kasuak.[4] Zaila izaten da umetokitik kanpo haurdunaldi bat aurrera jarraitzea, oso arriskutsua baita, bai umearentzat, bai emakumearentzat ere.
Haurdunaldi-tasa adinaren arabera Europa mailan
  • Nerabeazaroko haurdunaldia. MOEk dioenaren arabera, oso arriskutsua da gaztetan haurdun geratzea. Hamaika gaixotasun hartzeko aukera dago eta erditzeko hainbat zailtasun. Normalean, heldutasuna eta neskaren inguru sozialaren arabera haurdunaldi ezberdin bat izan liteke. [5] [6]
  • Haurduntza anizkoitza. Gehienetan ume bakarra izaten da. Ernalketa natural bat baldin bada ere, ume bakarra izateko probabilitatea altuagoa da. Gorputza ume bat izateko prest dago, beraz, bat baino gehiago izaterakoan arriskua ere altuagoa izango da. Gainera, bikiak badira, bi plazenta eta bi poltsa baldin badituzte arriskua txikiagoa izango da, plazenta bakarra eta poltsa bakarra duten bikiena baino. [7]
  • Garai osteko haurdunaldia. Orokorrean, haurdunaldiek 40 aste irauten dute. Garai osteko haurdunaldiak berriz, 42 astera arte luza daitezke, eta hauetan arrisku gehiago egon daiteke, plazentaren efikazia murrizten baita. Medikuen aldetik jarraipen hurbilago bat eskaintzen da.
  • Psikologikoa. Emakumeak ohiko haurdunaldi bateko sintomak izan ditzake, baina ez du zertan haurdun egon behar. Errazena da, gernuaren bidezko test bat egitea eta haurdun ez dagoela ziurtatzea. Emakumea haurdun ez dagoela konbentzitzea da irtenbide egokiena. [8][9][10]

Ernalketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ernalketa mota bereizten dira:

  • Naturala. Gizon batek eta emakume batek harreman sexualak izatean, gizonaren ernal-hazia eta emakumearen
    Obulua ernaldutik enbioira jasaten duen aldaketa.
    obuluak emakumearen Umetoki-tronpan elkartzen dira. Bertan espermatozoide batek obulua ernalduko du eta gero zigotoa sortuko da.
  • Intseminazio artifiziala. Ernal-hazia (bikote berarena edo emaile batena) hartu eta baginan edo umetokian uzten da. Horrela, haurdun gelditzea lor daiteke.
    • In Vitroa. Ernalketa hauek, lehenengo aldiz izan zirenetik, eboluzionatzen joan dira. 1978an, In Vitro teknika erabiliz jaio zen lehen umea Louise Brown ingelesa izan zen. IVEa (In Vitro Ernalketa) azken aukeratzat hartzen da, oso garestia eta emakumearentzat psikologikoki oso latza izan daitekeelako. Europar Batasunean, urtero 777.000 emakume saiatzen dira haurdun geratzen IVEren bitartez, eta datu hau urteak pasa ahala handitzen joan da. Obarioetatik 5 eta 15 obulu bitartean hartzen dira; haietatik bat aukeratu eta plaka gainean uzten da, bestaldetik, espermatozoidea bere kabuz obuluan sartzen den bitartean. Gerora, enbrioia sortzen denean, hartu eta umetokian sartzen da. Tratamendu bakoitzak %23ko probabilitatea du eraginkorra izateko. 35-39 bitartekoa da erabiltzaileen bataz besteko adina.[1]
    • ICSI. In Vitro Ernalketaren beste adar bat da. Kasu honetan, obulu bat hartzen da eta xiringa baten bitartez espermatozoidea sartzen da[11].

Haurdunaldiaren detekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldiaren susmoa dakarten zantzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merche Maiztegi ginekologoak dioenez, "lanean 30 urte igaro ondoren, ohartu naiz, haurdun dauden emakume gehienek ez dituztela sintomak nabaritzen." Hilekorik ez izatea, bularren handitzea eta okadak dira sintoma esanguratsuenak.

Europako bataz besteko familien tamaina estatuka.

Okadak ekar ditzakeen goragaleak dira sintoma esanguratsuenak. Eguneko edozein momentutan ager daitezke, gehienetan ehuneko hauetan: goizean %63ko probabilitatea, eguerdian %35koa eta arratsaldean %36koa. Emakume bakoitzak okada mota desberdinak ditu. Emakume gehienek baieztatzen dute goragaleek sozialki aktiboak izatea eragozten dietela. %53a ez da lanera joaten, %75ak lanean produktibitate gutxiago duela esaten du, eta %47ak bere profesioan zailtasunak ikusten ditu. Emakumeak, goragale sinple bat izatetik “Hiperemesi grabidiko” izeneko gorabehera bat izatera hel daitezke. Kasu horrek ospitalizazioa dakar, emakumeak ezin baitu ez elikagairik ez edaririk irentsi. Bestalde, goragaleek ere aldaketa hormonalak ekar ditzakete.

Hilekoaren gabezia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldian aurki dezakegun seinale aipagarriena da hilekoaren gabezia, nahiz eta batzuetan atzerapen bat bakarrik izan daitekeen.

Hormonen aldaketek nekea eragin dezakete, eta ohiko sintoma bat da, baina ez du esan nahi haurdun dagoenik. Bigarren hiruhilekoan agian ez da oso nekatua sentituko, baina azken txanpan ordea, neke sintoma horiek ageriagoak izan ohi dira.

Bularren tentsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormonek, bular odol fluxua areagotzen dute eta ernalketa burutu eta astera titiburuen inguruan kilima berezi batzuk sentitu ohi dira. Hauek pixkanaka desagertzen dira nahiz eta sei astera sentsibilitate hori berriz agertu eta handiagoa izan.

Gernua egiteko larritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldian zehar, lehenengo sei asteetan konkretuki, komunera joateko joera handitzen da. Giltzurrunek eragindako esfortzu handiagoak dakar gernua egiteko larritasuna, hormonen aldaketak direla ere odol fluxua areagotzen delako.

Metal zaporea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo hiru hilabeteetan oso ohikoa da metal zapore bat izatea ahoan. Hori gertatzen da estrogeno nibelak handitzen direlako.

Menstruazio aurreko minen antzekoak jasaten dira, eta menstruazio datetan, marroi koloreko mantxa batzuk ager daitezke.

Dastamen eta usaimena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elikagaiekiko usaimen eta dastamen sentsibilitatea handitzen da. Adibidez, kafeak duen zaporea eta halako zapore garratzei uko egiten zaie, eta hainbat apeta konkretu eta berezi sortzen dira.[12][13]

Probabilitate-zantzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zehazte hormonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza gonadotropina korionikoaa (GGK) amaren plasman egotea eta gernuaren bidez iraiztea dira haurdunaldiaren azterketa hormonalen oinarria. Sinzitiotrofoblastoaren bidez hormona honen ekoizpena oso goiz hasten da haurdunaldian. Proba sentikorrek GGK hormona antzeman dezakete amaren plasman edo gernuan obulazioa eta 9 edo 10 egun beranduago[14]. Hormona hori da haurdunaldi proba gehienen oinarria. Haurdunaldiarekin gehitzen diren beste hormonen artean estrogenoak daude, bereziki estriola eta progesterona.

Sabelaldearen tamaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, haurdunaldia hasi eta hamabi astera umetokia ukitu daiteke sinfisi pubikoaren edo venus mendiaren gainetik. Une horretatik aurrera, umetokiak pixkanaka handitzen jarraitzen du haurdunaldia amaitu arte. Sabelaldearen tamaina handitzeko beste arrazoi batzuk ere badira, haurdunaldia baztertzen dutenak, hala nola umetoki-miomak, obulutegiko tumoreak, aszitiak, etab.

Haurdunaldiaren ziurtasun-zantzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospitalearen arabera proba gehiago edo gutxiago izango ditu haurdun dagoen pertsonak. Halere, beti egiten da ekografia bat 12 aste igaro baino lehen. Proba hauetan ginekologoa eta emagina egoten dira.

Haurdunaldia bideoa

Bihotz taupadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaren pultsazio kardiakotik bananduak diren bestelakoak identifikatzeak haurdunaldiaren diagnostikoa ziurtatzen du. Fetuaren bihotz-jarduera auskultatu daiteke estetoskopio edo fetoskopio berezi batekin edo Doppler ekografia batekin. Fetuaren bihotz-taupada azkarra da (minutuko 120 eta 160 taupada bitartekoa), eta zehatz identifika daiteke 19. eta 20. astetik aurrera, fetu fokua entzutea zailtzen duten emakume lodien kasuan izan ezik[15].


Haurdunaldiaren edozein unetan, bereziki haurdunaldiaren bigarren erdian feto heldu bat dagoenean, posible da ekografia transabdominal bidimentsional edo tridimentsional bidez frogatzea haren zati anatomikoak zein bitelo-zakua.

  • Emakumearen abdomenera soinu-uhin batzuk bidaltzen dira. Irudian, hezurrak eta ehun gogorrenak zuriz agertzen dira, ostera ehun bigunak beltzez. Hortaz aparte, informazio gehiago ematen dute. Aukera ematen du zenbat ume izango diren jakiteko.
  • Downen sindromea, 1000 umetatik batek edukiko du MOEren arabera. Ekografian, garondoaren azpian likido larregi ikusten bada, seinale bat izan daiteke. Gainera, 20. astean egindako ekografia batean Downen sindromea jasaten dutenen ezaugarri batzuk igar daitezke.
  • Arantza erdibitua jasaten dutenen ezaugarri batzuk 20. astean egindako ekografian igar daitezke.
  • Sexua: 20. astean fetuaren sexua zehaztu daiteke ekografia baten bitartez. Burutik ipurmasailetara dagoen distantziak zehazten du gutxi gorabehera sexua zein izango den.[16]

Beste proba mediko batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fetuari buruz informazio gehiago jasotzeko beste proba batzuk egin daitezke:

Amniozentesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amniozentesia orratz fin batekin abdomena zeharkatzean eta likido amniotikoa ateratzean datza. Proba honek Downen sindromea detektatzeko balio du, baita zelulen osasuna ere.

Detekzio laukoitzaren proba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Downen sindromea detektatzen du % 80tan, odolaren lau hormona ebaluatuz: Alfa-fetoproteina, Inhibina A, Beta-GGK askea, eta Estriol.

Haurdunaldiaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoena 265 eguneko haurdunaldia izatea da, 280 egun azken hilekotik (28 eguneko hilekoa izanez gero). Kalkulua egiteko metodo erabilgarrienetako bat azken hilekoari 3 hilabete kentzea eta 7 egun gehitzea da. Emakumeen erdiak aurreikusia dutena baino aste bat lehenago erditzen dute[17][18].

Emakume baten sabelak jasaten duen eboluzioa.

4. astean:

Enbrioia sagar baten hazia bezain handia da, 5 mm neurtzen ditu eta 0,3 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

Aldaketak amarengan:

  • 0,5 g gizentzen ditu.
  • Odol-ateratze arina du.
  • Hormonak areagotzen dira.
  • Goragaleak eta beste hainbat sintoma agertzen dira.

8. astean:

Enbrioia masusta bat bezain handia da eta 2 gramo pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

Aldaketak amarengan:

  • Haurdunaldiaren hasieratik 0,9 g gizentzen ditu.
  • Garraztasuna senti dezake.
  • Apetak izatea ohikoa da.
  • Hanpatua senti daiteke, digestio-aparatuko funtzionamendu motelari dagokionez.
Haurdunaldia 3. hilabetean (1)

12. astean:

Fetuak lima baten tamaina du, hau da, 6,6 cm neurtzen ditu eta pisatu berriz, 18 g.

Fetuak dituen aldaketak:

Aldaketak amarengan:

  • 2 kg  gizentzen ditu.
  • Goragaleak eteten joaten dira.
  • Komunera joateko maiztasuna jaisten da.
  • Hormonen aldaketei dagokienez, sentsibilitatea mantendu egiten da.

16. astean:

Fetua ahuakate bat bezain handia da, 12 cm ditu eta 135 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Atzamar lodia xurrupatzeko gaitasuna du.
  • Hezur gogorrak garatzen hasten zaizkio.
  • Lepoa gorputzetik bereizten zaio.

Aldaketak amarengan:

20. astean:

Fetua banana bat bezain handia da, 25 cm ditu eta 340 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Burutik oinetaraino neur daiteke eta ez ipurdiraino soilik.
  • Ilea hazten zaio.
  • Hortz-hobiaren barruan hortzak hazten zaizkio.

Aldaketak amarengan:

  • 3 kg gizentzen ditu.
  • Bularretan esnea garatzen hasten da oritz forman.
  • Artikulazio eta lotailuak lasaitu egiten dira eta horrek min handia eragin diezaioke.

24. astean:

Arto-buru baten tamaina du dagoeneko fetuak, 33 cm neurtzen ditu eta pisatu berriz, 570 g.

Fetuak dituen aldaketak:

Aldaketak amarengan:

  • 4,5 kg gizentzen ditu.
  • Normala da aurpegia edo gorputzeko atalak puztuta sentitzea, azken finean ur kantitate handia baitu.
  • Titiburuak inguratzen dituen guneak ilunagoak eta handiagoak bihurtzen dira.

28. astean:

Luzoker baten tamaina du fetuak. 37 cm ditu eta kg 1 pisatzen du.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Fetuak entzumen gaitasuna garatu du guztiz.
  • Begiak ireki ditu eta argitasuna eta iluntasuna desberdintzen ditu.
  • Birikak egonkortu egin zaizkio eta umetokitik kanpo arnas hartzeko gaitasuna du.
  • Azala gorria da eta ukendu batez estalia du.

Aldaketak amarengan:

  • 9 kg gehiago ditu.
  • Arrapalak, indigestioa edo garraztasuna izan ditzake.
  • Kontrakzioak hasten dira, baina oraindik gehienak faltsuak izaten dira.
  • Sabelaren azalean ildoak hasten zaizkio.
  • Oka gura eta pixa egiteko gogoak desagertzen hasten dira.

32. astean:

Fetuak pinaburu baten tamaina du. 40,5 cm neurtu eta 1,6 kg pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Azken zazpi asteetan bere pisuaren hirukoitza hartzen du.
  • Buruz-behera jartzen hasten da irteteko prest.

Aldaketak amarengan:

  • 11 kg gizentzen ditu.
  • Zilborra handitu eta lautu egiten zaio.
  • Itomen sentsazio edo gernua egiteko gogo handia izan dezake, barruko organoek bultza egiten dutelako.
  • Lo egiteko zailtasunak agertzen dira.

36. astean:

Fetua apio baten tamaina izatera heldu da. 46 cm ditu eta 2,5 kg pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Buruz-behera jartzen hasten da.
  • Azazkalak eskuetako atzamarrak baino luzetxoagoak dira.
  • Mutila bada, barrabilak jaisten hasi zaizkio.
* Ume bakarrak, bikiak, hirukiak edo laukiak diren arabera haurdunaldiak duen iraupena.

Aldaketak amarengan:

  • 12 kg gehitu ditu.
  • Abdomena jaitsi egiten da.
  • Behin fetua ahokatuta, garraztasun eta itomen sentsazioa gutxiagotzen da.
  • Gernua egiteko gogoa handitu egiten da, fetuak ibarrean egindako indarrari dagokionez.

40. astean:

Fetuak angurri baten tamaina du. 51 cm neurtzen ditu eta 3,4 kg inguru pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

Aldaketak amarengan:

  • 13 kg gehiago pisatzera hel daiteke, eta hau azken asteetan mantentzen den pisua da.
  • Uzkurdura handiak hasten dira.

Aldaketak amarengan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa fisiologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bularrak hazten dira esnearen produkziorako presta daitezen.
  • Birikak eta hestea bezalako organoek gorantz egin dute umetokiari lekua uzteko, eta askotan arnasa hartzeko zailtasuna edo indigestioa ekar dezakete.
  • Haurdunaldiaren amaieran, umetokia pilota txiki baten tamainakoa izatetik sandia baten tamaina izatera pasako da (66 cm diametroa).
  • Plazenta bat sortuko da gorputzean, eta gorputzean dagoen odol kopurua %50 igoko da organo berri hori mantentzeko.
  • Odol fluxua areagotzeak fisikoki itxura hobea emango du.
  • Aurpegiko pigmentazioren erruz sortzen diren mantxak ager daitezke, titiburuen eta genitalen inguruan mantxa beltzak eta zilborra eta aluaren artean marra beltz fin bat[19].

Aldaketa emozionalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoa da haurdunaldian sentsibilitatea areagotzea, lehenengo hiruhilekoan gehienbat, nerabezarotik haurdunaldira arte emakumeak izan dituen aldaketa kopuru altuena baita. Nekea, antsietatea, estresa, emozio aldaketa latzak eta negargura dira ohikoenak.

Aldaketa hormonalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoek jasaten dituzten aldaketa hormonalak bi hormonen bidez gertatzen dira; estrogenoa eta progesterona. Haurdunaldiko lehenengo asteetan, estrogenoa asko garatzen da. Honek babesa ematen dio enbrioiari odola umetokiraino eramanez. Bi hormonak bularreko esnea sortzeaz arduratzen dira.

Progesteronak hiru aldaketa garrantzitsu eragiten ditu gorputzean. Lehenengoari dagokionez, lehen hiruhilekoan ohikoa den nekea bere efektu lasaigarriek sortzen dute. Bigarrenari erreparatuz, muskuluak erlaxatzen ditu umetokia handitu ahal izateko. Azkenik, digestio-aparatua mantsotu egiten du, elikagaiak fetuari hel dakizkion.

Enbrioiaren garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ernalketaren ondoren, zelula unitarioa enbrioi bihurtuko da. Hauek dira, etapa desberdinak:

Ernaldutako obulua ez da begi bistan ikusten. Behin blastozisto fasera helduta, ezberdintasun prozesua hasten da, non zelulak hiru kapa desberdinetan banatzen diren. Mesodermoa, ektodermoa eta endodermoa.

Behin blastozistoa horma uterinora itsatsita, barneko zelulak enbrioi bihurtzen hasten dira eta kanpokoak aldiz, plazenta.

Seigarren astean bihotz taupadak nabaritzen hasten dira, beraz, bihotza da fetuan lehenengo garatzen den organoa. Hurrengoak, burua, besoak eta hankak izango dira.

Arrisku-faktoreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldi batzuek, beren egoera bereziengatik, zaintza eta jarraipen espezifikoa eskatzen dute. Horietan ezusteko konplikazioak edo arazoak sor daitezke, eta azkar eta profesionalki artatu behar dira, ama edo haurra arrisku-egoeran jartzea saihesteko. Arrisku-faktore horietako batzuk jarraian zerrendatzen dira[20].

Desnutrizioa gorputzak ernalkuntzan elikagai nahikoa jasotzen ez dituenean sortzen da. Haurdunaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren emakumea elikatzea funtsezkoa da haur osasuntsuak izateko. Ama ondo elikatu gabe bada haurdunaldian, erditze goiztiarraren arriskua areagotzen da[21], eta baita haurra ohikoa baino txikiago jaiotzea ere (2500 g. baino gutxiago). Haur hauek honako arriskuak ere dituzte:

  • Atzerapenarekin haztea eta garatzea.
  • Infekzioak hartzea eta hiltzea (arriskua handitu egiten da jaioberriaren pisua txikiagoa den heinean).
  • Mikronutriente-erreserba txikiak izatea, eta horrek anemia, Zink edo A bitamina urritasuna bezalako gaixotasunak eragin ditzake.
  • Gaixotasun kardiakoak, hipertentsioa, obesitatea eta helduen diabetesa garatzeko arriskuak.
Nerabeen jaiotza-tasa

Nerabeetan haurdunaldiak ondorio kaltegarriak izan ditzake osasunean, bai epe laburrekoak, bai epe luzekoak. Epe laburrean haurdunaldiaren emaitza oso kaltegarria izango da ziurrenik. Arrazoi bat biomedikoa da: haurdun dagoen haur nerabeak joera handiagoa du haurdunaldiko toxemia eta desproportzio zefalo-pelbikoa izateko pelbiseko hezurrak osorik garatu ez direnean, eta aukera handiagoa du jaiotza-pisu txikia duen haur bat izateko. Epe luzerako beste ondorio batzuk fistula obstetrikoak dira; erditze luze edo buxatuaren ondorioz, baginaren eta maskuriaren edo ondestearen arteko zulo bat da, eta horrek inkontinentzia kronikoa eragiten dio emakumeari.
Haurdun dauden nerabeek desnutrizioa izateko eta pisu txikia duten seme-alabak erditzeko aukera handiagoa dute. Arrazoi fisiko eta sozialengatik:

  • Bere gorputzak oraindik ez daude erabat garatuta, horregatik bere elikagai beharrak oso altuak dira haurdunaldian. Gainera, haurdunaldian edo edoskitzaroan hiltzeko aukera handiagoak dituzte adineko emakumeek baino. Hori, batez ere, bizi diren pobrezia-mailaren ondorioz gertatzen da, eta horrek ez dio amari bakarrik eragiten, baita seme-alabei ere. Pobrezia-faktoreak hezkuntzarako aukera gutxiago sortzen ditu, haurdunaldiak eta, ondorioz, pobrezia murriztu egingo lituzkeenak.
  • Neska batzuk haurdun daudela esateko beldur dira, eta horregatik atzeratu egiten dituzte jaio aurreko zaintzak. Neskato batzuk eskola eta kasu batzuetan etxea uztera behartuak dira, eta, beraz, mantenua bilatu behar dute beraientzat, eta kasu batzuetan prostituziora jotzen dute hori lortzeko.

Anemia aipagarria da globulu gorrien faltagatik, beraz, ez dute nahiko oxigeno garraiatzen gorputzeko ehunetara. Nekea edukitzea da ohikoena.[22]

Amaren anemia arrisku faktore garrantzitsua da, eta haurdunaldiari eragin diezaioke, batez ere lehen hiruhilekoan. Pisu txikia eragin dezake haurrarengan jaiotzean[23].

Anemiaren kausa nagusien artean daude burdina gutxi hartzea, gehiegizko galerak (hilekoaren zikloko alterazioak, hesteetako mikrohemorragiak), edo hesteetako hantura kronikoa edo hesteetako xurgapenaren alterazioak eragiten dituzten prozesuak, hala nola gaixotasun zeliakoa eta diagnostikatu eta tratatu gabeko gluten ez-zeliakoarekiko sentikortasuna (anemia izan daiteke horren agerpen bakarra, digestio-sintomarik ez dagoenean)[24][25][26] edo Crohn gaixotasuna[27].

Kardiopatia bihotzera odola eta oxigenoa garraiatzen duten odol-hodien estutzea da.[28] Bihotzeko arazoak dituzten emakume gehienek haurdunaldi egonkorra daramate, nahiz eta batzuetan antibiotikoetara jo behar izaten duten erditzeko unean euren arteriak babesteko. Kardiopatia garrantzitsuren bat badu, kardiologoak jakinaraziko dio. Taupada-markagailua, bihotz-transplantea edo beste ebakuntza koronario bat duten emakumeek haurdunaldi segurua eta normala eraman dezakete. Muskulu-anormaltasunak dituztenek haurdun geratu aurretik kontsultatu behar dute.

Diagnostikatu gabeko zeliakia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasuna baino gehiago, zeliakia kondizio bat da. Hala ere, ez du haurdun geratzeko ezintasuna areagotzen. Este-mehearen estalduran eragindako mina da. Hau glutenaren ingestioaren eraginez sorten da.[29][30]

Maiz, ugalketa-nahasmenduak gaixotasun zeliakoa izatearen zantzu bakarra dira, hala nola hileroko irregularrak, ernalezintasuna edo ugalkortasunaren murrizketa, berezko abortuak, haurdunaldiko konplikazioak, umetoki barneko hazkundearen murrizketa, fetuaren heriotza, erditze goiztiarra, jaiotzean pisu txikia izatea eta edoskitzaroko nahasmenduak[31][32].

Hemorragiak dira haurdunaldiaren edozein momentutan gerta daitekeen odoltze baginala. Haurdunaldi ektopiko eta abortu baten sintoma izan daiteke.[33]

24 aste bete baino lehen, baginako odoljario batek abortua eragin dezake. Gero, fetua bideragarritzat jotzen da, hau da, amaren umetokitik kanpo bizirik iraun lezakeela. 24 asteren ondoren gertatzen den odoljarioa erditze aurreko odoljarioa da, eta bi arrazoi nagusiak plazentatik datoz.

Hipertentsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presio arteriala odolak denbora-unitateko arterien hormen kontra egiten duen indarra da eta presio hori oso altua denean, hipertentsioa deritzo. Hau, arriskutsua izan ahal da bihotz eta giltzurrunendako.[34]

Haurdunaldiaren aurretik hipertentsioa badago, azterketa medikoa eta haurdunaldiaren aurreko tratamendua behar dira. Litekeena da farmakoak aldatzea eta giltzurrun-funtzioaren jarraipena egitea. Jarraipen egokiarekin haurdunaldi eta erditze normalak izatea posible da.

Haurdunaldian haurdunaldiko hipertentsioa garatzen badu, tratamendu anbulatorioa edo ospitalekoa behar izan dezake, larritasunaren arabera. Batzuetan, beharrezkoa da erditzea aurreratzea, indukzio edo zesarea bidez, amarentzat eta fetuarentzat konplikazioak saihesteko. Haurdunaldiaren 20. astetik aurrera arteria-presioa handitzea preeklampsiaren sintoma izan daiteke, haurdunaren eta jaioberriaren bizitza arriskuan jar dezakeen afekzioa.

Plazenta erortzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazenta erditu baino lehen umetokiko paretatik laxatzen denean gertatzen da plazenta erortzea. Guztiz edo zatika banatu daiteke. Plazenta umetokitik askatzen bada, hemorragia gertatuko da. Odola umetokiaren lepotik isuri arte pilatzen da, eta min biziz eta umetoki-uzkurduraz lagunduta doa. Hau gertatzen bada, fetuak ez du nahikoa oxigeno izango.[35]

Larrialdi obstetrikotzat jotzen da, amaren zein fetuaren bizia arriskuan jartzen duelako, eta oso kasu berezietan bakarrik ez delako amaitzen larrialdietako zesarean.

Aurre plazenta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurre plazenta, plazenta umetoki-lepotik gertu dagoenean gertatzen da, irekidura oztopatuz.[36] Arriskutsua izan daiteke erditzean, odoljarioa eragiten duelako eta fetuaren odol-zirkulazioa eteten duelako. Arazoa ultrasoinuarekin antzematen da. Odoljarioa gertatzen bada, ospitalean sartuko dute, eta haurra zesarea bidez jaioko da.

Haurdun dagoen emakumeak diabetes mellitusa badu, haurdun geratu aurretik bere egoera kontrolpean duela ziurtatu behar du, seme-alaba osasuntsuak eta erditze normala izateko aukerak ahalik eta altuenak izan daitezen. Litekeena da haurdunaldian intsulina kopuru handiagoa behar izatea; beraz, jarraipen mediko zorrotza egin behar da, fetuaren ongizatearen jarraipena egiteko, gluzemia mailak monitorizatzeko eta maneiu dietetikoa egiteko. Medikuaren jarraipen zehatz batekin haurrak ez du zertan arazorik garatu.

ETS (bakterianoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETS bakterianoa dira[37]:

Klamidiasi: ETS guztietatik ohikoena da. Gainera, jasaten duten ia guztiek ez dute sintomarik sumatzen. Infekzio bakteriano bat da.[38]

Gonorrea: Emakumezkoei nahiz gizonezkoei eragiten die. Sexu-organoetan, ondestean eta eztarrian eragin dezake infekzioren bat. 15 eta 24 urte bitarteko pertsonetan gertatzen da batez ere.[39]

Sifilis: Gaixotasun honek zauriak sortzen ditu sexu-organoetan. Normalean, zauri hauek ez dute minik eragiten, baina bai kutsakorrak dira. Kondoia erabiltzea da prebentzioa.[40]

ETS (birikoak)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herpes: Transmisio sexualaren bidez hedatzen den gaixotasuna da. Erditze momentuan zesarearen bidez egiten da, haurrak inongo gaixotasunik ez edukitzeko. Hala ere, ez dago guztiz ziurtatua.

Giza Immunoeskasiaren Birusa: GIBa HIESaren eragilea da. Birus honek pertsonen defentsa immunologikoei erasotzen die. GIBa sexu-harremanen bitartez zabaltzen da, halere, kondoiak lagungarriak dira hau eragozteko.[41][42]

Giza papilomaren birusa: Garatxoak sortu ahal ditu gorputzeko edozein lekutan. 200 mota baino gehiago daude. Eta hauetatik guztietatik 40k sexu-organoetan eragiten dute. Pertsona infektatu batekin erlazio sexualak edukitzerakoan transmititzen dira. Hauetako batzuek minbizia sorraraz dezakete. Umetokiko lepoko minbizia, uzkiko minbizia, ahoko eta eztarriko minbizi batzuk, aluko minbizia, baginako minbizia edo zakileko minbizia.[43]

GPBa daukaten pertsona gehienek ez daukate sintomarik eta osasuntsu sentitzen dira, beraz, gehienak ez dira konturatzen birusa dutela. [44][45]

Arriskuak eta gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait gaixotasun edo arrisku haurdunaldiarekin lotuak:

Haurdunaldiaren diabetesa (diabetes mellitus)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

haurdun dauden emakumeetatik %1-4k Haurdunaldiaren diabetesa (diabetes mellitus) garatzen du. Organismoak zailtasunak edukitzen ditu elikagaiak energia bihurtzeko. Diabetes arrunt bat ez denez, ez du injekzioaren beharrik.[46]

Erditze goiztiarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeen %6-8 jaiotzen dira 37 asteak baino lehen. Hau da jaioberrien %75en hiltzearen arrazoia nagusia. Halako 5 haurren osasun kostua, haurdun dauden 150 emakumeen kostuaren parekoa da. Estrategia onena, arazo hau probabilitate handiagoa duten emakumeei aurre antzematea da. Hala ere, ez da batere erreza erditze goiztiarra izango duten hauek identifikatzea.[47]

Bikiak izatean arazoak bikoiztu egiten dira. Heriotza-tasa ohikoa baino altuagoa bihurtzen da. Umeak normalean baino pisu gutxiagorekin jaio daitezke. Erditze goiztiarra izateko hainbat aukera ere badaude, eta beste zenbait arazo gerta daitezke.[48]

Ernalketa oztopa ditzaketen gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MOEk dioenaren arabera eta Merche Maiztegi ginekologoak ziurtatzen duen bezala, oso gazte edo oso nagusi haurdun geratzeak hainbat arazo edo gaixotasun ekar ditzake. Haurdun geratzeko adin ideala 25-35 urte bitartean dela esaten dute adituek.

Obulutegi polikistikoen sindrome

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulutegi polikistikoen sindrome hau hormonetan gertatzen den trastorno bat da, ugalketa adinean dauden emakumeetan gertatzen dena. Gaixotasun hau jasaten duten emakumeek oso hileko gutxi eta denbora luzean behin izaten dute. Likido multzo txiki asko sor daitezke obarioetan eta horrek obuluak askatzeko zailtasuna dakar. Gaixotasun honek, azkar eta asko argaltzeaz gain beste hainbat gaixotasun sor ditzake emakumean: diabetesa eta bihotzeko arazoak izan daitezkeenak.

Endometriosia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 emakumetatik batek jasaten du endometriosia. Gaixotasun hau endometrioaren ehun zati bat umetokitik kanpo geratzen denean gertatzen da. Ondorioz, hileko askoz mingarriagoa da. Gainera, endometrioa handitzen da eta aldaketak sortzen ditu beste ehun eta organoetan.[49]

Hantura pelbikoaren gaixotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hantura pelbikoaren gaixotasuna infekzio larri bat da, sexu-transmisiozko gaixotasunen bidez edo tratatu gabeko beste gaixotasun batzuen ondorioz agertzen dena. Min kronikoak eta antzutasuna sor ditzake.[50]

Haurdunaldi ektopikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurdunaldi ektopiko edo lekuz kanpoko habiratze batean, ernaldutako obulu bati gorputzeko zati bat eransten zaio, umetoki-tronpari gehienbat. Gertakizun hau obario edo sabeleko beste leku batean ere gerta daiteke.[51]

Espermatozoide kopuru baxuari oligospermia deitzen zaio. Espermatozoideen gabezia osoari azoospermia deritzo. 15 milioi espermatozoide baino gutxiago baldin baditu semeneko milimetro batean, ez-ohikoa da. Sexu harremanak edukitzeko zailtasunak eragin ditzake.[52]

Erditze motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erditze naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erditze moten maiztasuna. (Europa mailan)

Haurdunaldi naturalean, umea amaren bagina gurutzatuz jaiotzen da, teknologia gutxik edo ezerk ez lagundua. Ospitale gehienetan, baginako haurdunaldia izaten da ohikoena, bere bizkarraren gainean etzanda dagoela eta hankak alboetan irekita, gehienetan medikuari lana errazteko. Hala ere, badira hainbat kasu erditze naturaletan; adibidez, makurtuta jartzea grabitatearen laguntzaz umea errazago irten dadin.

Baginako erditze instrumentala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu honetan, baginako erditzea instrumentu berezi batzuen laguntzarekin gertatzen da, “Vacuum edo Forceps” izan daitezkeenak. Hauek, umearen buruan indarra egiten dute baginatik errazago irten dadin, teknika hau erditze zailetan erabiltzen da maiz.

Herrialde garatuetan gehienbat, biztanleriaren haurdun dauden emakumeen %20ak zesarea bidez erditzen du. Abdomenean egiten den kirurgia baten bidez egiten da. Zesarea denak ez dira medikuak esandako arriskuarengatik gertatzen, askotan amaren eskaeraz egiten dira, ez baitu umea baginatik jaiotzerik nahi.

Erditze seinaleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erditze data baino aste batzuk lehenago abdomena pelbiseraino jaisten da. Prozesu honen bitartez, umea umetokitik ondo atera ahal izateko mugitu eta prestatu egiten da. Bularrak handitzen dira, eta lehen esnea irteten da, umearentzat aberasgarria izan daitekeena. Kontrakzioak gertatzen dira, eta normalean tarte irregularretan izaten dira. 30 segundo baino gutxiago irauten dute, eta egun osoan zehar 3-4 izaten dira.

Umetokia babesten duen mukosa tapoia jausten denean, marroi-arrosa kolorea duen gelatinazko jariaketa isuriko da umetokitik. Osorik edo pixkanaka atera daiteke, beti kasuen arabera. Erditzeko momentua iristen denean, emakume batzuek beherakoa izan ohi dute; hormonak lasaitzean eta umetokiari presioa egitean gertatzen da.

Normala da gernua egiteko gogo handia izatea, umea irteteko posizioan jartzen denean, maskurian presio handia egiten duelako. Ospitalera joateko beharra izaten da alde batetik, urak botatzen hastean eta, bestetik, 5 minuturo minutu bateko iraupena duten uzkurdurak jasatean. [16][53][54]

Erditze-faseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erditze-faseak

Erditzean lau fase bereizten dira: erditze-aurrea, dilatazioa, fetu-kanporaketa eta karen-egozpena.

Erditze-aurrea ez dago zehaztuta, baina sintoma eta seinale jakin hauekin batera hasten da: umetokia uzkurtzea, muki-zipotza kanporatzea eta pelbiseko mina agertzea. Hasten denetik amaitzen den arte bi aste iraun dezake erditze-aurreak; umetokiaren dilatazioarekin bukatzen da[55].

Dilatazioan, umetoki-lepoa laburtuz eta zabalduz doa[56]. Fase hau hastean, umetoki-lepoko uzkurdurak agertzen dira, 3-15 minutuan behin eta 30 segundoko iraupenarekin. Denborak aurrera egin ahala intentsitatea areagotzen da. Fasearen iraupena ezberdina da emakumearen arabera, eta dilatazioa osoa gauzatzen denean amaitzen da (gutxi gorabehera 10 cm-ra heltzean).

Dilatatazioa osoa gauzatzen denetik fetu-kanporaketa gertatu arteko denbora laburra da. Hirugarren fase honetan, fetua umetokitik iraizten da, umetokiaren nahi gabeko uzkurdurei eta amaren sabel-uzkurdurei esker.

Azkenik, karen-egozpena deritzon fasean, plazenta, zilbor-hestea eta mintzak kanporatzen dira. Normalean, 5 minutu eta 30 minutu artean irauten du[57].

Ama erditzetik guztiz bizkortzen ez den arte, "ama-berri" dagoela esaten da. Erditzea bukatutzat ematen da emakumea erabat suspertu denean.

Abortatzeko eskubidea legezkoa da munduko 117 herrialdetan. Euskal Herrian ere legezkoa da, 12. astera arte, eta 22. astera, osasun arazoak agertzen badira.

Haurdunaldien %20k abortu bat jasatea ohikoa da. Lehenengo 23 asteetan haurdunaldian egin daitekeen etenaldia da, eta edozein emakumek jasan dezake. Alegia, emakume kopuruari dagokionez, erdiak baino gehiagok edukitzen du haurdunaldian zehar, nahiz eta gehienetan ez konturatu. Badira hainbat arrazoi haurdunaldi bat aurrera ez eraman ahal izateko, adibidez, ezarpen akatsa, emakumeak izan ditzakeen progesterona nibel baxuak, eta anomalia genetikoak. Fetua garatuago dagoenean sei emakumetik batek jasaten du abortu bat eta ehunetik bakarrak hiru abortu baino gehiago. Abortua izateko probabilitatea hainbat faktoreek areagotzen dute; adibidez, 35 urte baino gehiago izateak, tabakoak, drogak eta alkoholaren kontsumoak.[58][59][60][16]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «- EL MUNDO | Suplemento cronica 651 - La mujer que se hizo hombre para parir» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  2. (Gaztelaniaz) «“Mi cuerpo es increíble”: el embarazo del hombre transexual que espera su primer hijo» CNN 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Wyley, el hombre transexual que dio a luz a un niño» La Voz de Asturias 2019-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-12-22).
  4. Atrash, H. K.; Friede, A.; Hogue, C. J.. (1987-3). «Abdominal pregnancy in the United States: frequency and maternal mortality» Obstetrics and Gynecology 69 (3 Pt 1): 333–337. ISSN 0029-7844. PMID 3822281. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  5. (Gaztelaniaz) Del Río, Roberto. (2008). Embarazo adolescente. Universidad de Chile. Facultad de Medicina. Departamento de Pediatría y Cirugía Infantil., 42-51 or. ISBN 0718-0918..
  6. Espert Castellanos, José; Hidalgo Rodríguez, Yusleidy; Navas Cabrera, Inocencia; Menéndez Guerrero, Gilberto Enrique. (2012-9). «El embarazo y sus complicaciones en la madre adolescente» Revista Cubana de Obstetricia y Ginecología 38 (3): 333–342. ISSN 0138-600X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Embarazo múltiple» www.webconsultas.com 2010-09-29 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  8. (Gaztelaniaz) «¿Cómo identificar y tratar un Embarazo Psicológico?» Tua Saúde (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  9. (Gaztelaniaz) «HAURDUNALDI PSIKOLOGIKOA» Giza Garapenaren Psikologiaren Mundua 2018-03-14 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Embarazo psicológico - pseudociesis» MD.Saúde 2015-11-30 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  11. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la FIV- ICSI? ¿Por qué Mejora las Tasas de Éxito? Clínica Eugin» Clínica Eugin (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  12. [(https://www.mdsaude.com/es/2015/10/sintomas-de-embarazo.html Sintomas de embarazo. ].
  13. primeros sintomas de embarazo. .
  14. (Gaztelaniaz) Elgueta V, Patricia. (2005). ««Diagnóstico del Embarazo».» web.archive.org (Universidad de Chile - Facultad de Medicina, Escuela de Obstetricia) (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  15. (Gaztelaniaz) Gustavo Pagés, Juan Aller. (2007). «Diagnóstico de Embarazo» web.archive.org (Fundación Aller para Estudios de Fertilidad) (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  16. a b c Primmer, Claire. el embarazo, una guía infografica para toda la familia. flaw press.
  17. (Gaztelaniaz) «Etapas de gestación de tu bebé durante el embarazo» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  18. (Gaztelaniaz) bebesartesanales. (2017-05-12). «Como son los 9 meses de embarazo paso a paso y mes a mes» Bebés y Mamás artesanales (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  19. Lehen mailako asistentzia sanitarioa. U.E.U.ko Osasun Saila [1990] ISBN 8486967201. PMC 432890454. (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  20. (Gaztelaniaz) «Diccionario de enfermedades comunes en el embarazo, bebés y niños» Mi bebé y yo (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  21. (Gaztelaniaz) «Desnutrición en el Embarazo: síntomas, causas y tratamiento.» encolombia.com 2017-11-19 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  22. «Anemia - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  23. (Ingelesez) Rahmati, Shoboo; Delpishe, Ali; Azami, Milad; Hafezi Ahmadi, Mohammed Reza; Sayehmiri, Kurosh. (). «Maternal Anemia during pregnancy and infant low birth weight: A systematic review and Meta-analysis» International Journal of Reproductive Biomedicine 15 (3): 125–134. ISSN 2476-4108. PMID 28580444. PMC 5447828. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  24. (Ingelesez) Catassi, Carlo; Bai, Julio C.; Bonaz, Bruno; Bouma, Gerd; Calabrò, Antonio; Carroccio, Antonio; Castillejo, Gemma; Ciacci, Carolina et al.. (). «Non-Celiac Gluten Sensitivity: The New Frontier of Gluten Related Disorders» Nutrients 5 (10): 3839–3853.  doi:10.3390/nu5103839. ISSN 2072-6643. PMID 24077239. PMC 3820047. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  25. (Ingelesez) James, Stephen P.. (2005-04-01). «National Institutes of Health Consensus Development Conference statement on Celiac Disease, June 28–30, 2004» Gastroenterology 128 (4): S1–S9.  doi:10.1053/j.gastro.2005.02.007. ISSN 0016-5085. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  26. (Ingelesez) Volta, Umberto; Caio, Giacomo; De Giorgio, Roberto; Henriksen, Christine; Skodje, Gry; Lundin, Knut E.. (). «Non-celiac gluten sensitivity: a work-in-progress entity in the spectrum of wheat-related disorders» Best Practice & Research. Clinical Gastroenterology 29 (3): 477–491.  doi:10.1016/j.bpg.2015.04.006. ISSN 1532-1916. PMID 26060112. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  27. (Ingelesez) Lomer, Miranda C. E.. (). «Dietary and nutritional considerations for inflammatory bowel disease» The Proceedings of the Nutrition Society 70 (3): 329–335.  doi:10.1017/S0029665111000097. ISSN 1475-2719. PMID 21450124. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  28. (Gaztelaniaz) «Cardiopatía coronaria: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  29. (Gaztelaniaz) «Celiaquía: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  30. (Gaztelaniaz) Mathias. «Celiaquía en el embarazo y en el bebé» Mi bebé y yo (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  31. (Ingelesez) Tersigni, Chiara; Castellani, Roberta; de Waure, Chiara; Fattorossi, Andrea; De Spirito, Marco; Gasbarrini, Antonio; Scambia, Giovanni; Di Simone, Nicoletta. (2014-07-01). «Celiac disease and reproductive disorders: meta-analysis of epidemiologic associations and potential pathogenic mechanisms» Human Reproduction Update 20 (4): 582–593.  doi:10.1093/humupd/dmu007. ISSN 1355-4786. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  32. (Ingelesez) Saccone, Gabriele; Berghella, Vincenzo; Sarno, Laura; Maruotti, Giuseppe M.; Cetin, Irene; Greco, Luigi; Khashan, Ali S.; McCarthy, Fergus et al.. (). «Celiac disease and obstetric complications: a systematic review and metaanalysis» American Journal of Obstetrics and Gynecology 214 (2): 225–234.  doi:10.1016/j.ajog.2015.09.080. ISSN 1097-6868. PMID 26432464. (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  33. (Gaztelaniaz) «Hemorragia durante el embarazo: causas y cómo actuar» SerPadres.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  34. «Alta presión arterial o hipertensión en el embarazo | Nacersano» nacersano.marchofdimes.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  35. «Desprendimiento de la placenta | Nacersano» nacersano.marchofdimes.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  36. (Gaztelaniaz) «Placenta previa» www.webconsultas.com 2010-11-25 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  37. (Gaztelaniaz) Vallano, Antonio. (2009). Antimicrobianos y embarazo. Servicio de Farmacologı´a clı´nica, IDIBELL, Hospital Universitari de Bellvitge, Universitat de Barcelona, L’Hospitalet de Llobregat.
  38. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la clamidia? | Síntomas de la ETS, pruebas y tratamiento» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  39. (Gaztelaniaz) «Gonorrea - Enfermedades de transmisión sexual» www.cdc.gov 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  40. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la sífilis?» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  41. (Gaztelaniaz) «HOME» INFOSIDA (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  42. Rosas, Alejandra; Tavella, Silvina; Warley, Eduardo M.. (2017-4). «Control de embarazo y postparto en mujeres infectadas por HIV» Medicina (Buenos Aires) 77 (2): 85–88. ISSN 0025-7680. (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  43. Saura Manich, Cristina. (2017-07-21). Tratamiento del cáncer de mama diagnosticado durante el embarazo. Universitat Autònoma de Barcelona (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  44. «Virus del papiloma humano» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  45. (Gaztelaniaz) «Virus del papiloma humano (VPH) | Exámenes y tratamiento» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  46. (Gaztelaniaz) Grems, Leonel Delgado; Pickering, Lourrits Palomares; Frómeta, Roilder Romero. (2018-12-15). «Manejo integral de la diabetes durante el embarazo» Revista Información Científica 97 (5): 1054–1064. ISSN 1028-9933. (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  47. Molina Rodríguez, Alonso. (2017-06-26). Complicaciones asociadas al sobrepeso y la obesidad en la mujer durante el embarazo, parto y puerperio inmediato. Universidad de Murcia (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  48. (Gaztelaniaz) «Gestaciones múltiples, cada vez más frecuentes» Natalben (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  49. (Gaztelaniaz) «Endometriosis: cuando el ciclo menstrual se convierte en enfermedad» Kern Pharma (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  50. (Gaztelaniaz) «Enfermedad Inflamatoria Pélvica (EIP) | Signos de una Infección EIP» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  51. «Embarazo ectópico (para Padres) - KidsHealth» kidshealth.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  52. «Conteo bajo de espermatozoides - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  53. Marshall, Connie. (1993). maternidad sin riesgos: guía para un embarazo fácil y sin riesgo. .
  54. Medical care pregnancy. .
  55. (Gaztelaniaz) Gant N, Pritchard J, MacDonald P. (2001). Williams Obstetricia. Madrid: Editorial médica panamericana.
  56. «Trabajo de parto y parto - Falsa labor» web.archive.org 2009-12-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  57. «Yale Medical Group Health Information» web.archive.org 2008-03-24 (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
  58. access medicina. .
  59. trances. .
  60. TED. (2015-07-14). Aspen Baker: A better way to talk about abortion. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]