Preston North End Football Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Preston North End Football Club
Ezizena(k) The Invincibles
Sorrera 1880
Futbol zelaia Deepdale
(edukiera: 23.404 lagun)
Presidentea Ingalaterra Peter Ridsdale
Entrenatzailea Eskozia Alex Neil
Liga Championship (2.maila)
2018-19 14.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1888-89ko taldea, The Invincibles.

Preston North End Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Preston hirian egoitza eta zelaia (Falmer Stadium) dituena. Ingalaterrako aurreneko bi ligak irabazi zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preston North End taldea 1863an sortu zen kriket talde bezala eta 1877an errugbi taldea eta ondoren 1880 urtean futbol taldea eratu zituzten. Berehala iritsi ziren emaitza onak, Ingalaterrako lehenengo bi ligak eta Kopa bat ere irabazi baitzuen. 1889an Kopa eta Liga irabazteaz gain ez zuen partida bakar bat ere galdu, eta The Invincibles (garaitezinak) ezizena hartu zuen. 1891, 1892 eta 1893an ligan bigarren egin zuen baina ordutik aurrera taldearen maila asko jeitsi zen. Taldearen azken titulua 1938ko Kopa izan zen.

1950. hamarkada maila gorenean egin zuen eta 1953 eta 1958an bigarren postuak eskuratu zituen. Kopa final bi ere jokatu zituen 1954 eta 1964an, baina bietan galtzaile atera zen, 1954an West Bromwich Albion-en aurka 3-2 galduta eta 1964an West Ham United-ek emaitza berarekin garaituta. Ordutik aurrera behe mailatan ibili da.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Preston North End Football Club Aldatu lotura Wikidatan