Edukira joan

Prince Igor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prince Igor
The Rapsodyren, Warren Gen eta Sissel Kyrkjebøen singlea
Egilea(k)The Rapsody, Warren G eta Sissel Kyrkjebø
Argitaratze-data1997
Ezaugarriak
Genero artistikoarapa
DiskoetxeaDef Jam Recordings
Deskribapena
OinarrituaPolovtsian Dances (en) Itzuli
Honen parte daThe Rapsody Overture

Discogs: 96347 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Prince Igor (euskaraz, Igor Printzea) 1997ko The Rapsody Overture crossover diskoko kantu bat da, rapa eta opera nahasten dituena, rap pasarteak Warren G-k errezitatuak eta aria kantua Sissel sopranoaren ahotsean.[1]

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aleksandr Borodinen dantza polovtsiarren (errusieraz Половецкие пляски, Polovetskie pliaski) pasarteak integratzen dira abestian. Halaber Warren G-k Reality bere kantuan (Take a Look Over Your Shoulder diskokoa) erabili zituen hitzak sartu zituen. Pasarte hau entzuten da kantuan, adibidez, Mirabeen dantza irristan [Пляска девушек плавная], Andantino:

\relative c'''{\set Score.tempoHideNote = ##t \tempo 4 = 84 \key a \major \time 4/4 b,8-.\p^"[b]" b( fis'4)~fis8 e16( fis) \appoggiatura {d16[e]} d8( cis16 b) cis( d e8~)e4 e8( fis) \appoggiatura{cis16[d]} cis8( b16 a) fis8-. fis( b4~) b8( cis) \appoggiatura{b16[cis]} b8( a16 gis) a( gis fis8~)fis4 fis8 (gis a cis) \bar "||"}\layout{\context{\Score
\override NonMusicalPaperColumn.line-break-permission = ##f
\override NonMusicalPaperColumn.page-break-permission = ##f}}

Zabalkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Rapsody Overture izan zen Achim eta Klaus Voelker anaia ekoizleen kontzeptuzko album bat, eta Prince Igor izan zen egindako konposaketetan arrakasta handiena lortu zuena, bereziki Europan. Islandian zein Norvegian lehen postua lortu zuen zerrendetan, eta top 10ean egon zen gainera Belgikan, Danimarkan, Finlandian, Frantzian, Alemanian, Grezian, Herbehereetan eta Suedian.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Song “Prince Igor” - MusicBrainz» musicbrainz.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]