Aria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aria
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ariako bandera

Ariako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Aezkoa
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Aria
Alkatea Ramón Iturralde Retegi (Indep.)
Posta kodea 31876
INE kodea 31033
Herritarra ariatar
Kokapena
Koordenatuak 42° 57′ 09″ N, 1° 15′ 56″ W / 42.9525806°N,1.2655813°W / 42.9525806; -1.2655813Koordenatuak: 42° 57′ 09″ N, 1° 15′ 56″ W / 42.9525806°N,1.2655813°W / 42.9525806; -1.2655813
Aria hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Aria
Aria
Aria (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 8,00 km2
Garaiera 498 metro
Distantzia 60,5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 55 biztanle
% 59,62 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 40,38
Dentsitatea 6,88 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 17,65
Zahartze tasa[1] % 26,79
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,9 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 37,31 (2010)
Euskararen erabilera %  9,3 (2011)
Datu gehigarriak

Aria[2] Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerri txikia da, Aezkoako eskualdekoa. 55 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Ezkutuen gelditzen den herria da eta bere nortasunari hobekien eutsi diona. Mendian galdurik, pirinioetako artzainen bizimodu gogorra gogorarazten duen herria da Aria. Lur elkorrak ditu, oholezko teilatuak dituzten bordetara eramaten duen bidetik ikusten da hori.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aria Zangozako merindadeko udalerria da, Aezkoa eskualdean, Nafarroako hiriburutik 60,5 kilometrora. Herrira heltzeko Ariben hasten den NA-2031 errepidea hartu behar da, eta bi kilometro egin ondoren heltzen da Ariara.

Iparraldean Orbaizetarekin egiten du muga; ekialdean Orbara eta Hiriberrirekin; mendebaldean Garraldarekin; eta hegoaldean Ariberekin.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariak mendialdeko klima azpi-atlantikoa dauka, urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa eta prezipitazioak 1.600mm-koak dira. Urtero 120-130 euri egun izaten dira.

Herrian 332 hektarea baso daude, horietatik 263 pagadiak, 60 hariztiak eta 9 pinudiak. Haritzak eta pagoak udalerriaren gunerik baxuenetan daude, eta haritzak gune garaiagoetan. Gizakiaren mozketek asko murriztu dute udalerrian zeuden basoen azalera eta nahiz eta XIX. mendean hainbat pinu birlandatu, gaur egungo basoak jatorrizkoen hamarren bat baino ez dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko jaurerria, Ariak Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. 1794an frantsesek herriari su eman eta ia erabat birrindu zuten, hori dela eta, herriko eraikin zaharrenak XIX. mendearen hasierakoak dira. XIX. mendearen erdian jaurerri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. 1849an urtero 600 errealeko zuzkiduradun eskola zeukan eta Ariako basoetatik itsasontzi eta eraikuntzarako egurra ateratzen zen.

Klimak betidanik baldintzatu zuen nekazaritzaren garapena eta XIX. mendearen amaieran, kanpotik lortu behar izaten zituzten hainbat produktu, Ariako lurrek nahikoa ematen ez zutelako.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko herri guztiak bezala, Ariako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Landatutako laboreen artean patata eta zerealak daude. Horrez gain, behiak eta ardiak hazten dira. XX. mendean zehar izandako biztanleri galerak nekazaritzaren garrantzia gutxitu du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,28 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Ramon Iturralde Retegi Indep.
2011-2015 Ramon Iturralde Retegi Indep.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariako alkatea AIA (Agrupación Independiente Aria) herri ekimeneko Ramon Iturralde Retegi da. 2007an talde bakarra aurkeztu zen eta herriaren tamaina txikia dela eta, pertsona bakarra aukeratu zuten. Zuri emandako boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %3,57). Abstentzioa %58,82koa izan zen.

2011n, ordea, zerrenda berak 3 zinegotzi aurkeztu zituen, baita aukeratuak izan ere; Iturraldek segitzen du alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XX. mendean altxatutako hiru solairuko eraikuntza modernoa da. Kanpoko fatxadaren egitura porlanez eta harriz egina dago, eta eraikinaren estiloa inguruko egiturek duten estilo bera du. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Ariako udaletxeko idazkaria Garraldako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Andres Kalea, 1

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkerako hiztun gehien dauden herrien artean dugu Aria.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko festak Mendekoste Bazkoarekin batera ospatzen dira. Horrez gain,, jaia azaroaren 30ean ere egiten dute (San Andres).

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auñamendi Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea eta Zabor Sendoen Bidausi Batza zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen dira Arian eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garaiak: Orain dela gutxi arte Pirinio osoko garai gehien zituen herria zen. 1970eko hamarkadaren hasieran 10 zeuden, gaur egun, berriz, 4 daude: Apat etxeko garaia, Etxeberri etxeko garaia, Jauri etxeko garaia eta Xamar etxeko garaia.
  • Bi harraska daude; horietako bat haitz baten gainean egina dago eta multzo ederra osatzen du. Bestea berriagoa da, baina lehenengoa bezain interesgarria, ura ondoko askaraino ailegatzen baita.
  • Antzinako labe bat ere badago Arian. Teilatua etxe bateko lehen solairuari itsatsia dauka, eta orain dela ez asko arte, etxeko ogia egiteko erabiltzen zen.
  • Eliza. Harrizkoa, San Andres izenpekoa.
  • Ermitak. Santiagoaldea eta Sanfranziskoaldea toponimoek garai batean bi ermita egon zirela erakusten digute. Gutxienez XIX. mendera arte iraun zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aria
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa