Problema sorta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Problema sorta (ingelesez: problem set) munduko hainbat unibertsitatetan erabiltzen den tresna didaktiko bat da. Batez ere zientzia formal, zehatz eta aplikatuetan eta teknologia alorretan erabiltzen den teknika da; matematika ikasketetan, fisikan, kimikan, ingeniaritzan, informatika ikasketetan... Ekonomia edo medikuntza bezalako jakintza arloetan ere antzeko problema sortak erabili izan dira.

Problema sortek ikasleei maila ertaineko zailtasuna edo maila handiko zailtasuna eskaintzen diete. Kontsigna izan daiteke bakarka edo modu kooperatiboan aurre egitea problemei. Problemei aurre egiteko, aurretik oinarrizko kontu batzuk ondo jakin behar dira. Helburua ikasleen zenbait konpetentzia edo gaitasun garatzen laguntzea izaten da.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]