Prokontsul

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephanos proconsularen eskultura, Efes Müzesi-n (Efesoko museoan), Turkian. Erretratua Justiniano enperadorearen garaikoa da, baina gorputzaren eskultura zaharragoa da. Ohikoa zen gorputz bat egin eta ondoren, norbaiten buruaren irudia erantsi.

Prokontsula, erromatar kontsularen delegazio bidez, probintzien administraziorako sortutako erromatar magistratura bat da.

Kontsulen funtzioak, konkistatutako lurraldea hedatzen zen heinean, probintzia bakoitzerako delegatu behar izan ziren: lehenik kontsul funtzioak zituzten uharte kuestoreengan (uharteetan K.a. 227tik), eta, ondoren, prokontsul (edo propretore)engan Hispania Citerior eta Hispania Ulterior probintzientzako (K.a. 197an).

Kontsul baten agintaldia amaitu ondoren, ohikoa zen Erromako Senatuak, denbora batez, probintzia bat gobernatzeko lana ematea. Kasu horretan, prokontsul kargua jasotzen zuen, horrekin, imperiuma eta zegokien probintziaren agintea zuelarik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepo prokontsularra

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]