Hispania Ulterior
Hispaniaren lehen erromatar banaketa.
Kartagoarrak garaitu ondoren, erromatarrek, Iberiar Penintsulako hegoalde eta ekialdeko bere konkistak bi probintziatan banatu zituzten: Hispania Ziterior (ekialdeko kostaldea, Pirinioetatik Cartagenaraino) eta Hispania Ulterior[1] (gutxi gorabehera, egungo Andaluzia). Hispania Ulterior (euskaraz: "Ondorengo Hispania") probintziaren administrazioaren ardura, Kordobak zuen. Erromatarren lurraldeak Penintsulako barnealderantz hedatu zirenean, Hispania Ulterior probintzia Betika, Lusitania eta Gallaecia bihurtu zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |