Ptolemy Gezikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ptolemy Gezikoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea deen Saint Seiyako pertsonaia bat da. Geziko konstelazioko zilarrezko zalduna da XX. mendean. Jatorrizko istorioan apenas du presentziarik. Bere agerpenik esanguratsuena Hamabi Etxeen sagan da, hasieran, Atena, Shun Andromedakoa, Hyôga Beltxargakoa eta Seiya Pegasokoa Greziako santutegira iristen direnean eta han Shiryu Dragoikoarekin topo egiten dutenean. Lau zilarrezko zaldunak Arieseko tenplura abiatzera doazenean, Ptolemyk bere geziekin erasotzen ditu, baita Atena ere. Lau zaldunei geziak ilusio soilak iruditzen zaizkie, baina bat jainkosaren bularrean sartzen da, eta hortik aurrera, lau zaldunek erlojupeko lasterketa bat abiatu behar dute patriarkaren aretora iritsi arte, aurretik dauden hamabi tenpluetatik igaroz eta bertan topatuko dituzten urrezko zaldunen aurka borrokatuz.