Pulako anfiteatroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pulako anfiteatroa
Pula Arena aerial 1.jpg
Kokapena
Herrialdea Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Istria eskualdea
HerriPula
Koordenatuak 44° 52′ 23″ N, 13° 51′ 00″ E / 44.873°N,13.85°E / 44.873; 13.85Koordenatuak: 44° 52′ 23″ N, 13° 51′ 00″ E / 44.873°N,13.85°E / 44.873; 13.85
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera27 K. a.
Arkitektura

Pulako anfiteatroa (kroazieraz: Amfiteatar u Puli) edo Pulako Arena (kroazieraz: Pulska Arena) Pula hiriko hirian dagoen anfiteatroa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

27 eta 68 urteen artean eraiki zen Augusto eta Vespasianoren agintaldietan. 79 urtean handitu egin zuten. Kareharriz egina dago. 404 urterarte gladiadoreen arteko borrokak izan ziren bertan baina 681 urterate heriotza zigortuak animalien aurkako borroketan aritu ziren.

V mendetik aurrera ordea pulatarrek bertako harriak erabili zituzten eraikin berriak egiteko harik eta Aquileiako patriarkak ekintza hori debekatu zuen arte.

Erdi Aroan Maltako zaldunen arteko torneoak egin ziren bertan. 1816an berriztatze lanak hasi zituzten eta 1932an antzerkiak egiteko moldatu zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura eliptikoa du (133m x 105m) eta altuera maximoa 32'5metrokoa da. Itsasertzeko aldean hiru solairu ditu eta luraren aldean bi. 23.000 ikusle kabitzen dira bertan. Lau dorre ditu eta bakoitzean bi zisterna zeuden ur usaintsuz beteak. Anfiteatroa velarii oihalak estal zezakeen eguzkitik edo euritik babesteko. Oso ondo kontserbatzen denez, oraindik ikuskizun ugari egiten dira bertan; kontzertuak, zinema jaialdiak eta baita izotz hockey partidak ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]