Edukira joan

Punkamine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punkamine
Datuak
JatorriaGaldakao (Bizkaia)
Musika motapunk
Urteak2003 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)MusikHerria
Taldekideak
Jonu
Maci
Aitor
Asel Luzarraga
Lehengo taldekideak
Xanti
Gaizka
Jorge
Iagoba
punkamine.wikispaces.com

Punkamine Bizkaiko punk taldea da, gaur egun Galdakaokoa.

2003an sortu zuten Jonuk, Aselek, Xantik eta Gaizkak. Lehen aldaketen ostean, Jonuk (baxua eta ahotsak), Aselek (ahotsa), Macik (bateria) eta Jorgek (gitarrak) lehen CDa izango zena grabatu zuten 2005ean, Xanti teknikari eta grabazio arduradun lanetan, "Punkamine" izenarekin. MusikHerria herri diskoetxearekin kaleratu zuten.

Ondoren, Aselen eztarriko arazoak eta Jorgeren Madrilerako aldaketa tarteko, beste aldaketa batzuk etorri ziren, eta ia urte betez Jonu (ahotsa), Maci (bateria), Aitor (baxua) eta Iagoba (gitarra) aritu ostean, gaur egun Jonuk (ahotsa eta gitarra), Macik (bateria) eta Aitorrek (baxua) osatzen dute taldea, eta Aselek noizbehinka laguntza die.

Hasieratik hona, partaideak partaide, Punkaminek punk izpirituari eutsi dio eta batez ere ondo pasatzen duen lagun talde bat da. Haren ezaugarri nagusiak kritika ironikoak, umore ukituak, jarrera guztiz askea eta zuzeneko energia izan dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]