Edukira joan

Asel Luzarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asel Luzarraga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAsel Luzarraga Zarrabeitia
JaiotzaBilbo1971ko urriaren 20a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 696

Asel Luzarraga Zarrabeitia (Bilbo, Bizkaia, 1971ko urriaren 20a) euskal idazlea da. Enpresa-ikasketetan diplomatua eta euskal filologian lizentziatua da. Horrez gain, Punkamine musika taldeko kide izan zen, eta gaur egun Euskal PEN klubeko kide da. 2012 eta 2017 bitartean Argentinako Trio Ternura punk taldeko kide ere izan zen. Buenos Airesen bizi izan zen bost urtez, eta bertan telebistan ere aritu zen, Antena Negra TV kanal komunitarioan, Letras al Margen Buenos Airesko literatura undergroundari buruzko programaren ekoizle.

Atxiloketa Txilen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko martxoan Txilera bizitzera joan zen, eta horri esker besteak beste maputxeen egoera bertatik bertara ezagutu zuen, baita horri buruz idatzi ere.[1] 2009ko abenduaren 31n atxilo hartu zuten Temucon (Wallmapun), Txilen izandako atentatu saiakera batekin zerikusia zuela leporatuta.[2] Nahiz eta anarkista ideologia eduki ETA eta FARC erakundeekin harremanetan zegoela ziurtatu zuten zenbait egunkarik.[3][4]

Lau bonba eraso leporatu nahi izan zizkioten, baina berehala frogatu zen lau eraso haietako hirutan Asel ez zegoela Txilen. Hori ikusita aipaturiko karguak alde batera utzi eta "lehergailuen jabetza" leporatu zioten. Aselek irmo ukatu zuen salaketa eta muntaia hutsa zela esan du.[1]

Bere askatasunaren alde sortutako "Asel Askatu" plataformak bere erruduntasuna aldarrikatu zuen. Plataforma honek ekitaldi asko antolatu zituen, besteak beste Bermeoko Kafe Antzokian Ruper Ordorika, Mikel Urdangarin, Joseba Tapia, Gatibu, The Uski's, Asier Serrano, Ken Zazpi, Rafa Rueda, Petti eta Kerobiak parte hartu zuten bertan.[5] Euskal Herrian ohiartzuna handia izan zen eta besteak beste Aralar alderdiak atxiloketa irmoki salatu zuen.[6]

Bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo bere aldeko sinadurak bildu ziren eta gende eta erakunde asko bere alde jarri zen besteak beste Adolfo Pérez Esquivel Bakearen aldeko Nobel sariduna, Ariel Dorfman dramaturgo txiletarra, Rodolfo Walsh agentzia edo Unai Elorriaga idazlea. PEN Club Internazionalak eta Txileko Hiritarren Behatokiak ere atxiloketa salatu zuten.[7]

Hasieran 10 urteko kartzela zigorra eskatzen zuten beretzat, gero fiskaltzak 5 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. 2010eko irailaren hasieran Txilek 220 eguneko espetxe zigorra jarri zion euskal idazleari, baina urriaren 1ean Mundakan zegoen.[8] Hala ere, ez zuten kendu Interpoleko zerrendatik.[9]

  • Eleberria lantzeko gida (2005, EIE)
  • Las sombras de la utopía (2015, Tren en Movimiento). Utopiaren itzalak eleberriaren itzulpena, egileak egina.
  • La mentira en la sangre (2016, Tren en Movimiento; 2017, LOM). Gezurra odoletan eleberriaren itzulpena, egileak egina.
  • El panal (2019, Tren en Movimiento). Abaraska eleberriaren itzulpena, egileak egina.
  • Secuestro (2024, Ediciones Lauburu). Bahiketa eleberriaren itzulpena, egileak egina.
  • Trio Ternura (2015, autoekoizpena, Marea Records)
  • Todos terroristas (2017, autoekoizpena, Marea Records)
  • Zuen gainean (2019, autoekoizpena)

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Letras al Margen (2016, Antena Negra TV)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]