MusikHerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
MusikHerria
Musikherria-logoa.jpg
Sortze urtea 2005eko uztailaren 22
Egoera Aktiboa
Generoa(k) denetarik
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Euskal Herria
Webgune ofiziala http://musikherria.org

MusikHerria egitasmo herritar eta kulturala da, musikaren sorkuntza, ekoizpena, edizio eta zabalpenerako herri-diskoetxe bat.

MusikHerria musikariek osatutako egitasmoa da. Beronen helburua musika egiten dutenei eta musika gustoko dutenei baliabideak modu errazean hurbiltzea da, laguntza kolektiboa bultzatuz. Musika egiteko, ekoizteko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarrago bati hurbiltzeko, garai berriotara egokituz.

Gazteak dira proiektu hau sortu eta parte hartzen dutenak. Nahiz eta adin mugarik ez eduki, nahiz eta jende nagusiagoa egon.

MusikHerria Markinan (Bizkaia) egin ziren Gazte Mugi! topaketetan musikaren inguruko hausnarketa ezberdinetatik sortu zen. Egungo egoerari buruz hitz egiteaz gain, alternatiba berrien inguruan hitz egin zen, eta bertan hausnarketa egiten jarraitzeko, jende gehiago parte hartzeko eta zabaltzeko deialdi berri bat egin zen, helburua alternatiba bat martxan jartzea zelarik, hots, herri diskoetxe berri bat: MusikHerria.

Musika taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]