Puntlandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Puntlandiako somaliar estatua
ولاية بونتلاند الصومالية
Ez da estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Iparraldeko izarra
Hiriburua Garoowe
Hiri handiena Bosaso
Hizkuntza ofiziala(k) somaliera, arabiera
Herritarra somaliar
Gobernua Errepublika presidentzialista
Autonomia Somaliaren barnean
Azalera
 -  Guztira 212,510 km2
 -  Ura (%) 0
Biztanleria
 -  2009 zenbatespena 3.900.000
 -  Dentsitatea 18bizt./km2
Dirua Somaliako txelina (SOS)
Ordu-eremua EAT (UTC+3)
Aurrezenbakia 252

Puntlandia[1] (somalieraz: Buntlaand; arabieraz: أرض البنط), ofizialki Puntlandiako somaliar estatua (somalieraz: Maamul Goboleedka Buntlaand ee Soomaaliya) ipar-ekialdeko Somaliako eskualdea da, Nugaal probintziako Garoowe hiriaren inguruan dagoena. 1998an bere agintariek autonomia aldarrikatu zuten.

Puntlandiak mendebaldean Somaliland, iparraldean Adengo golkoa, hego-ekialdean Indiako ozeanoa, hegoaldean Somaliako Galmudug eskualdea eta hego-mendebaldean Etiopia ditu. Barnean Somaliako biztanleriaren heren bat du[2][3] eta baita azaleraren herena ere.[4] Gertuko Somalilandek ez bezala, Puntlandiak ez du Somaliarekiko independentzia aldarrikatu baizik eta autonomia[5]

"Puntlandia" izena antzinako egiptiarren Punt izenetik dator. Ikerlari batzuek Somalian kokatu arren[6][7], badaude beste lekuetan zegoela esaten dutenak.[8]

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntlandia Eskualdea Hiriburua Barrutiak
Puntland map regions.png
Cayn Buuhoodle 3
Bari Bosaso 8
Karkaar Qardho 3
Haylaan Dhahar 3
Mudug Galkacyo 3
Nugaal Garowe 4
Sanaag Ceerigaabo 4
Sool Las Anod 5

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2012-03-30), 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0167.pdf .
  2. Society for International Development Forum
  3. Puntland Information Minister assassinatedPress TV
  4. Puntland Facts & Figures 2003
  5. Range Resources - Puntland
  6. Dan Richardson, Egypt, (Rough Guides: 2003), p.404
  7. Ian McMahan, Secrets of the Pharaohs, (HarperCollins: 1998), p.92
  8. David B. O'Connor, Stephen Quirke, Quir O'Connor, Mysterious lands, (UCL Press: 2003), p.64

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puntlandia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 8° 24′ N, 48° 30′ E / 8.400°N,48.500°E / 8.400; 48.500