Adengo golkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Adengo golkoa
Gulf of Aden map.png
Ozeanoa Indiako ozeanoa
Kontinentea Afrika eta Asia
Koordenatuak 12° 0′ 0″ N, 48° 0′ 0″ E / 12.00000°N,48.00000°E / 12.00000; 48.00000Koordenatuak: 12° 0′ 0″ N, 48° 0′ 0″ E / 12.00000°N,48.00000°E / 12.00000; 48.00000
Luzera 900 km
Zabalera 250 km
Sakonera batez bestekoa: 500 m
handiena: 2.700 m

Adengo golkoa[1] (arabieraz: خليج عدن‎, Ḫalīǧ ʻAdan; somalieraz: Gacanka Cadmeed) Indiako ozeanoaren ipar-mendebaldeko golkoa da, Omango itsasoa, Yemen eta Somaliaren artean. Ipar-mendebaldean, Bab el-Mandeb itsasartearen bitartez lotzen da Itsaso Gorriarekin. 900 km luze eta 250 km zabal da, gutxi gorabehera.

Igarobide garrantzitsua da Persiar golkotik datorren petrolioarentzako eta, beraz, munta handikoa munduko ekonomiarentzat[2]. Aden Yemenen, Djibuti hiria Djibutin, Zeila eta Berbera Somalilandian eta Bosaso Somalian dira portu nagusiak. Gaur egun piratak dauden munduko leku bakarrenetarikoa da, eta arriskutsua da bertatik igarotzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adengo golkoa Aldatu lotura Wikidatan