Puyehue Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puyehue Parke Nazionaleko urjauzia.

Puyehue Parke Nazionala Txileko Los Lagos eskualdea eta Los Ríos eskualdearen artean, Osorno hiritik 80 kilometro ekialdera dagoen parke nazional bat da. Hegoaldeko Andeetako Baso Epel Euritsuak izeneko Biosferaren Erreserbaren zati da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puyehue parke nazionala bere baso ikusgarriengatik, sumendien aktibitatearen ondorio den erliebe bategatik eta ibaiak, andetar aintzirak, urjauziak eta ur termal birjinen putzuak bezalako ur harro eta ibilguengatik bereizten da. 107.000 hektareako hedadura du, eta hiru sektoretan banatua dago (Antillanca, Anticura eta Aguas Calientes)

Puyehue Parke Nazionaleko landaredia.

Oihan heze hau, euri jasa handiek eragina, koigüek eta ulmoek osatzen dute parkearen behealdereneko tokietan eta koigüek, mañioek eta tepek tokirik altuenetan.

Parkean bizi diren animali espezieak pumak, txila azeriak, kikeak, koipoak, giñak eta bizkatxak dira. Hegaztien artean, kondorra, txoroya, txukaoa, txerkana, bandurria, traroa eta huala nabarmentzen dira.

Instalakuntza turistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke guztiek bezala, honek, bisitariei, tokiak eskeintzen dizkien edertasun eta erakargarritasunetaz gozatzea ahalbidetzen dieten instalakuntza eta seinale onak ditu. Erakargarritasun horien artean bidezidorretatik ibilaldiak eta eskurtsioak egitea, mountainbikea, kayaka eta beste batzuk daude. Gainera, Puyehue eta Aguas Calienteseko gune termalak ditu, eta neguan eskiaz goza daiteke Antillanca gunean, Casablanca sumendiaren magalean.

Puyehue Parke Nazionalaren inguruan zenbait hotel eta jatetxe aurki daitezke. Esate baterako, Lodge El Taique ostatuak, Rupanco aintzirara, Osorno sumendira eta Puntiago sumendira ikuspegia duena, jatetxe bat du. Beste toki erakargarri bat Hostal y cabañas Las Juntas izenekoa da. Puyehue aintziraren ertzean dago eta gosarietako marmelada asko ekoizten dituen hortu bat du. Ia Entre Lagosera iristean La Valenciana multzo turistikoa dago, 215 nazioarteko errepidearen eta Puyehue aintziraren ertzean dagoena. Honek ere jatetxe bat du eta ikuskizunak eta konbentzioak antolatzen ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]