Gosari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Floris Claesz. van Dyck 001.jpg
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa

Goizean, jeiki eta, hartzen den aurreneko otordua, lanean hasi aurretik. Era berean, goiz partean hartzen den bazkaldu bitarteko janaria, gosari txikiaren oposizioz. Eskulangileek (arrantzale, laborari, artzainek) goizeko kafeari pattarra edo, besterik ezean, ardoa, eransten zioten.[1]

"Gose" hitzarekin dago lotua gosaria eta "barau" terminoarekin, barauskarria. Tokian tokiko hitzek adierazten dute kontzeptu bera: barausi, gosari lege, askari, armosu.[1]

Gosari motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi gosari mota ditugu gurean:[1]

Gutxi gosaltzearen edo ez gosaltzearen ondorioak —glukosa erabilgarririk ezean, nozitzen den hipogluzemiak eraginik— dira makalaldi orokorra, umore txarra, ezin kontzentratuz aritzea, etekin fisiko edo intelektual eskasa nozitzea.

Gosari bereziak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gosariari esateko termino bereziak, Euskal Herrian erabiltzen direnak dira hauek:[1]

  • espos-gosaria: Zugarramurdin XX. mendean, adibidez, ezkonberriek beren etxean ahaide eta adiskideei eskaintzen zieten.
  • gosari legea: gosaria, bereziki ez oso oparoa ("Goizean, kafesnea hartu eta lanera, arin, gosari lege hori eginik").
  • gosari moduko, g. mokadu, g. pasada, g. txikia, g. arina: goizean, esnatu eta berehala hartzen zen ahamena, are gosariaren aurrekoa; eskuarki, kafe edo esne hutsa, elikagai solido askorik gabea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela, 207 or. ISBN 978 84 9172 259 5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]