Edukira joan

Péter Lékó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Péter Lékó

(2019)
Bizitza
JaiotzaSubotica1979ko irailaren 8a (45 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakxakelaria

Péter Lékó (serbieraz: Петер Леко; Subotica, Jugoslavia, gaur egun Serbia, 1979ko irailaren 8a) hungariar xake-jokalaria da.

Zazpi urte zituenean, xake-joko bat oparitu zion aitak, eta 12 urte egin zituenerako nazioarteko maisua zen. Tibor Karolyi hungariar xakelariarekin entrenatzen zen eskola-orduetan; ikasketak, berriz, tutoreen bidez osatu zituen. 1992an, 14 urtetik beherakoen Europako Txapelketa irabazi eta maila bereko Munduko Txapelketan lehen postuko berdinketa lortu zuen.

1994an, mundu-mailako hirugarren garaipena erdietsi zuen Wijk an Zee-ko lehiaketan, Herbehereetan eta, hala, Munduko Xake Federazioaren xake-maisu handiaren titulua bereganatu zuen 14 urterekin. Errekorren liburuan, Leko bihurtu zen, Judit Polgárren ordez, munduko xake-maisu handietan gazteena. Hungarian eta Espainian ere lortu zituen nazioarteko beste bi garaipen 1993an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Péter Lékó Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]