Quauhquechollango oihala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quauhquechollango oihala
Lienzo de Quauhquechollan.jpg
Jatorria
Sortzaileaezezaguna
Sorrera-urteaXVI. mendea
Ezaugarriak
Lanaren zehaztasuna.

Quauhquechollango oihala (gaztelaniaz: Lienzo de Quauhquechollan) XVI. mendeko Nahua kulturaren artelana da. Bertan indigenek haien ikuspuntutik espainiarren konkista islatu zuten. Jatorrizko oihala gaur egun Mexikoko Pueblan dago, Cholulako Lurraldeko Museoan.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quauhquecholteca herriak egin zuen oihal margotu hau. 1520an Quauhquechollango (egun Huaquechula, Pueblako estatuan) Hernán Cortési haien laguntza eskaini zioten eta harekin batera konkista borroka militarretan parte hartu zuten. Horren truke mexiken menpekotasunetik askatu nahi zuten.

Oihalak Quauhquecholtecek Jorge de Alvaradoren agindupean, 1527tik 1529ra, Guatemalako konkistan bizi izandakoa jaso zuen. Konkista horien inguruan dauden iturri historiko bakarrenetarikoa eta herrialde horren lehen mapa geografikoa da. Oihala, bestetik, Guatemalako Ciudad Viejan egin zen, ziru aski 1530. hamarkadaren inguruan.

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oihala gaur egun Mexikoko Pueblan (Mexikon) dago, Cholulako Lurraldeko Museoan. Oihala digitalki Guatemalako Francisco Marroquín Unibertsitateak berreskuratu zuen (2007).[2] Edukien ikerketa, bestetik, Leidengo Unibertsitatearen Florine Asselbergs-ek 2002an egin zuen; berea da Conquered Conquistadors liburua.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mesoamerikako indigenek askotan informazioa zabaltzeko oihalak erabiltzen zituzten, sarritan ahozko kontakizunak indartzeko. Lan horietan esanahi zehatza zituzten piktogramak erabiltzen ziren. Quauhquecholtecek egindakoa tradizio horretan kokatzen da. Oihalak haien artean jositako 15 pieza ditu eta kotoi gainean margotuta dago. Multzoak mapa luze baten itxura du. Oihal osoak 3.25 x 2.35 metro ditu. Lanaren estiloa Mexikoko indigenena da. Oihala Quauhquechollan aliatuek konkistan izan zuten eginkizunean, haien bidaietan eta parte hartu zuten borroketan oinarritzen da. Artista batek baino gehiagok exekutatu zuen, eta horren erakusle dira koadroan ikusten diren desberdintasun estilistikoak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Asselbergs, Florine (2008). Conquered Conquistadors: A Nahua Vision of the Conquest of Guatemala. Boulder, Colorado: University Press of Colorado. ISBN 978-0-87081-899-8.
  2. a b Francisco Marroquín Unibertsitatea (2009a). Vea el Lienzo. Guatemala: Francisco Marroquín Unibertsitatea.[1]
  3. Asselbergs, Florine (2004). Conquered Conquistadors: A Nahua Vision of the Conquest of Guatemala. The Netherlands: Leiden University. ISBN 90-5789-097-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]