Qui vol el Panglòs?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qui vol el Panglòs?
Jatorria
Egilea(k)Antoni Olivé i Ramon (en) Itzuli
Argitaratze-data1993
IzenburuaQui vol el panglòs?
Jatorrizko herrialdeaKatalunia
ISBN978-84-943631-8-4
Orrialdeak141
Ezaugarriak
Hizkuntzakatalana

Qui vol el panglòs? (euskaraz Nork nahi du Panglòs? edo Zeinek behar du panglosa?)[1] Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan Informatikako katedraduna den Antoni Olivéren eleberri laburra da, zientzia fikziozkoa, Etorkizun hurbilean girotutako istorioa da, XXI. mendeko laugarren hamarkadan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan bertan.[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri espekulatiboa da, soziala, narrazioaren ildoa markatuko duen argumentu oso egituratua ez du baina. Argumentuko osagai nagusia Panglos izeneko gailu bat da 2040. urtean denbora errealean hiztunaren ahots berarekin itzultzen duen aparatu eramangarria. beraz, asmakuntza hori baliatuz nahi den hizkuntzan entzun eta hitz egin daiteke.[3] Aldi berean, emititzen den ahots originala ezkutatzen du gailuak, bi ahots ez emititzeko. Hartzaileak ere nahi duen hizkuntzan jaso dezake mezua. Itzulpena nahiko kalitate onekoa da, baina munduko 42 hizkuntzatan bakarrik da posible artean, 2040an.[1]

Jordi da asmakizuna garatu duen elektroakustikako irakaslea, eta baimena eskatu du unibertsitateko bere eskoletan erabiltzeko. Eskolak ingelesez eman beharko lituzke, baina berak katalanez ematea nahiago duenez (bere ama-hizkuntza da eta, beraz, hobeto menderatzen du) baimena eskatzen du katalanez eman ahal izateko, beti ere gelako ikasleek Panglos gailua erabili ahal izango dutelakoan. Katalana menderatzen ez duten ikasleek Panglos erabiliko dute eskolak gaztelaniara edo ingelesera itzultzeko, dagokionaren arabera.[3]

Hala ere, Jordik ez du neurtu asmakizunaren erabilerak dakarren eztabaida izugarria, ez bakarrik unibertsitatean, baizik eta Kataluniako komunitate hiztun osoan.[3] Horrelako sistema batek erabiltzea ekar litzakeen ondorioak eta hizkuntza-egoerak planteatzen ditu. Esan bezala, argumentu ez dago oso egituratuta eleberri klasiko batean bezala, balizko hizkuntz egoera posible batzuk aurkeztea da eleberriaren helburu nagusia.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olivé ez da idazle profesionala, baina zuzen idazten du. Tonuan irregulartasun batzuk daude, pasarte leunagoak beste batzuk baino, disertazio ez oso naturalak; baina, oro har, estiloa zuzena da, azalpena argia da. Ez dago pasarte edo irudi literario handirik, eta prosa hotza da. Baina ez da gogaikarria, eta saihestu egiten ditu handitasuna eta literatura txarra, idazle amateurren ohiko akatsak.[3]

Soziolinguistika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer gertatuko litzateke etorkizuneko Katalunian horrelako tresna bat asmatuko balitz? Katalanaren, gaztelaniaren, ingelesaren eta arabieraren arteko hizkuntza-oreka ahulean bizi da Katalunian. Zer gertatuko litzateke ateak mundu guztia ulertzeko eta mundu guztia ulertzeko aukera emango lukeen gailu hori existituko balitz? Antoni Olivék eleberri hau 1993an idatzi zuenean zientzia fikzio hutsa zen Panglòs bezalako gailu bat asmatzea, baina 30 urte pasata 2022an ez da hain urruti ikusten. [2]

Gaur egun zientzia-fikziozkoa den nobela honetan, itzultzaile automatiko eramangarri batek Kataluniako hizkuntza-erabileretan izan lezakeen eraginari buruz hausnartzen du autoreak. Irakurleak gogoeta egitera bultzatuko duten zenbait egoera deskribatuko ditu. Nola eragingo lioke pangloniarrak katalanari? Nork erabili nahiko luke? Nork ez luke erabiliko? Hizkuntza eta nortasuna nolabait lotuta badaude, zer eragin izan lezake identitate katalanean?[2]

Euskal Herrian ere oso egunerokoak senti daitezkeen eztabaidak eta dudak plazaratzen ditu liburuak: teknologiaren aldaketa batek zein aldaketa ekar ditzake hizkuntzen alorrean eta jendartean oro har? Hizkuntza frankoek zentzua lukete? Zein eragin du kultur komunitate edo herrien izaeran? Eta beste komunitateek erabiliko balute? Zein eragin luke hizkuntza gutxitu baten hizkuntza politikan? Eta normalizazioan? Erabili, ez erabili?[4]

Kontakizunaren gaia hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten gizarteetako hizkuntza-normalizazioa da, hala nola, Katalunia, non katalana hizkuntza ofizial gisa, gaztelania estatu-hizkuntza gisa, ingelesa europar hizkuntza gisa, eta arabiera hainbat biztanleren ama-hizkuntza bizi baitira. Lau hizkuntzak nahitaezkoak dira. Panglosaren asmakuntzak, itxuraz, alferrikakoa egiten du amakoak ez diren hizkuntzak ikasi beharra; izan ere, itzultzailearen bidez, erabiltzaileak itzultzailearen barruan dagoen edozein hizkuntza oso zuzen hitz egiten du.[3]

Olivék eztabaida era askotara bideratu nahi du, eta, kasu bakoitzean, aldeko eta kontrako argudioak modu sinesgarrian azaltzen ditu, inpartzialtasunean.[3]

Olivék hizkuntza minorizatuaren alde jokatzen du pertsonaien nortasunekin. Gaztelaniadunak intoleranteak eta gaizki heziak dira. Katalandunak bakarka modu heziago eta ez hain zekenean jokatzen duten pertsonaiak dira, nahiz eta masa gisa tratatzean emozionaltasun itxirako joera ere baduten.[3]

Olivéren azken argudioa, eleberria ixteko balio duena, nortasun nazionala hizkuntza-identitatearekin identifikatzea da. Autoreak soziologo baten ahotan jartzen du argudio hori, eta eztabaida publiko batean ohartarazten du katalana ikastera ez behartzeak nahitaez ekarriko lukeela nortasun katalana desagertzera. Katedraduna denez eleberri honen egilea, eta argudio hori beste katedradun baten ahotan jartzean (fikziozko hau), argumentazioan onargarritasun-sentsazio bikoitza lortzen da.[3]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993an gaztelaniaz argitaratu zen ¿Quién necesita el panglós? izenburuarekin.[4]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992an eleberri txiki kategorian, Z1ientzia fikzio UPC saria irabazi zuen.[5]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Julio, Gorka. (2015-03-17). «Zientzia-fikziozko asmakizunak» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. a b c (Katalanez) Voliana Edicions. (2016). «Voliana Edicions: Qui vol el Panglòs? d'Antoni Olivé» Voliana Edicions (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «¿Quién necesita el panglós?» http://www.alt64.org/wiki/index.php/%C2%BFQui%C3%A9n_necesita_el_pangl%C3%B3s%3F (Alt64-wiki. Wikipedia sobre relatos de ciencia ficción) (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. a b Español, Santos, Domingo 1941- Cabarrocas, Clara. MacDevitt, Jack. Ships in the night. Español. Roigé, Mercè Puede usted llamarme Bob, señor Olivé, Antoni Qui vol el panglós?. (1993). Premio UPC 1992 novela corta de ciencia ficción. Ediciones B ISBN 84-406-3610-5. PMC 435409689. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. Julio, Gorka. «Panglos» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]