Quo Vado?
Quo Vado? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2016 |
Izenburua | Quo vado? |
Jatorrizko hizkuntza | italiera |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 84 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gennaro Nunziante (en) |
Gidoigilea(k) | Checco Zalone (en) Gennaro Nunziante (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pietro Valsecchi (en) |
Konpainia ekoizlea | Medusa Film (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Checco Zalone (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Norvegia |
Quo Vado? (euskaraz Nora Hoa?), 2016ko Gennaro Nunziante italiar zinema zuzendariaren komedia film bat da. Checco Zalone eta Gennaro Nunziantek idatzi zuten. Zalonez gain, Ninni Bruschetta, Sonia Bergamasco, Maurizio Micheli eta Lino Banfi aktoreek antzeztu zuten.
Italian sekulako arrakasta izan zuen, ondorioz, estreinatu eta hilabete bat eta erdira jada 65,3 milioi euroko diru etekina bereganatu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako hegoaldeko Apulia eskualdean, Checco (Checco Zalone) hamabost urte lanpostu berdinean daramatzan estatu funtzionaria bizi da, bere errutina eta lan erosoa ehiza eta arrantza baimenak ematean datza. 38 urte izan arren, gurasoen etxean poz-pozik bizi da, amaren mainak jasoz, neskalaguna badu, baina ez harekin ezkondu eta seme-alabak izateko asmorik.
Baina Estatuak probintzietako funtzionari kopurua murriztea erabakitzen duenean Checcoren mundua behera eroriko da. Horren aurrean, eta kaleratze diru-ordaina kaso eta beste lan bat bilatu aurretik, funtzionari izaten jarraitzea nahiago izango du, bere nagusiek lana utz dezan Italiako eskualde urrunetara bidaltzen duten arren, bera irmo mantenduko da, eta azkenean haren lan baldintzak oraindik gehiago gogortzeko Norvegiako Svalbard uhartediko italiar zientzialarien estazio batera bidaliko dute, Ipar Polotik hurbil.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Checco Zalone: Checco Zalone
- Eleonora Giovanardi: Valeria
- Ninni Bruschetta: Magno ministroa
- Sonia Bergamasco: Sironi doktorea
- Maurizio Micheli: Peppino, Checcoren aita
- Paolo Pierobon: Zientzialari ikertzailea
- Lino Banfi: Nicola Binetto senataria
- Ludovica Modugno: Caterina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)