Ráðherrann
Ráðherrann | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Ráðherrann |
Jatorrizko hizkuntza | islandiera |
Jatorrizko herrialdea | Islandia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nanna Kristín Magnúsdóttir (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ólafur Darri Ólafsson (en) ![]() Anita Briem Q61974023 ![]() Thor Kristjansson (en) ![]() Sigurður Sigurjónsson (en) ![]() Jóhann Sigurðarson (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Þórhallur Gunnarsson (en) ![]() Ólafur Darri Ólafsson (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() ![]() |
![]() ![]() |
Ráðherrann Arnor Palmi Arnarsonek eta Nanna Kristin Magnusdottirrek sorturiko telesaila da, RÚV katean igorri zutena.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
«%90eko parte hartzea zenbatu ezean, ez dut gobernurik osatuko». Benedikten hauteskunde kanpainako hitzak dira, Islandiako lehen ministro izateko hautagai nagusia da telesailean. Istorioko protagonistak aparteko nortasuna du, eta ohiko konbentzioetatik oso urrun dago haren filosofia politikoa.[1]
Parte hartzearen helburua ozta-ozta lortuta, apustua handituko du. Twitter bidez, lege proposamenak egin eta gobernu koalizioko hitzarmena idazteko aukera zabalduko die biztanle islandiar guztiei. Prozedura instituzionaletan aldaketa erradikal bat eragiten duten neurrien aldekoa da Benedikt, politikari gardena eta pertsona abegikorra. Denek maite dute, baina ez une oro.[1]
Izan ere, aldarrikatzen duen idealismoa irrigarri bilakatzen da batzuetan, bere inguruko pertsonen pazientzia amaitzeraino. Esaterako, txorien bizileku historikoa den landa eremu batean, hotel bat eraikitzeko urte luzez landuriko planez jabetzean erabakiko du Gobernuaren eta enpresarien arteko itun bat ez sinatzea. Bi migratzaile ukrainar Islandiatik kanporatu behar dituztela ohartzean, berriz, legea aldatuko du egun batetik bestera, haien herritartasuna bermatzeko. Erabakiak berehala hartu ohi ditu telesaileko protagonistak, bidean alderdia hankaz gora jartzeko eta gobernukideak amorratzeko beldurrik gabe.[1]
Hedabideekin harreman ezin hobea du Benedikt lehen ministroak, eta galeriarentzat beti dirudi pertsona perfektua. Baina, barrura begiratuz gero, ikusleak ohartuko dira pitzaduraz beteta dagoela. Pixkanaka, utopia demokratikoa arrakalatzen hasiko da, eta Benedikten mamu pertsonalek geroz eta pisu handiagoa hartuko dute kontakizunean.[1]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ólafur Darri Ólafsson
- Anita Briem
- Þuríður Blær Jóhannsdóttir
- Þorvaldur Davíð Kristjánsson
- Sigurður Sigurjónsson
- Jóhann Sigurðarson
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |