Islandiera
Islandiera | |
---|---|
Íslenska | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() ![]() eta baita Norvegia, AEB eta Kanadan ere |
Hiztunak | 320.000 |
Ofizialtasuna |
![]() |
Araugilea | Islandiar Ikasketen Árni Magnússon Institutua |
Hizkuntza familia | |
entitate objektu objektu abstraktu Languoid hizkuntza giza hizkuntza Hizkuntza euroasiarrak Indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak ipar-germaniar hizkuntzak West Scandinavian languages ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa |
latindar alfabetoa eta Icelandic alphabet ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
is |
ISO 639-2 |
ice isl |
ISO 639-3 |
isl |
Ethnologue |
isl |
Glottolog |
icel1247 |
Wikipedia |
is |
Islandiera (íslenska) Islandiako hizkuntza ofiziala da. Hizkuntza germaniko horrek flexibotasun nabaria mantentzen du (latina, greziera klasikoa edota antzinako ingelesaren antzera). 300.000 bat lagunek hitz egiten dute.
Eduki-taula
Islandiar alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Islandiar alfabetoak 32 hizki ditu. Zazpi bokal detritiko ditu: Á, É, Í, Ó, Ú, Ý, Ö; eta hiru letra, Ð/ð, Þ/þ eta Æ/æ (ai ahoskatzen da).
A / a | Á / á | B / b | D / d | Ð / ð | E / e | É / é | F / f |
G / g | H / h | I / i | Í / í | J / j | K / k | L / l | M / m |
N / n | O / o | Ó / ó | P / p | R / r | S / s | T / t | U / u |
Ú / ú | V / v | X / x | Y / y | Ý / ý | Þ / þ | Æ / æ | Ö / ö |
Islandieraren garbizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Islandiera hizkuntza germaniarrik garbienetakoa da, izan ere, askotan normandar-germaniar hizkuntzekin konparatuta (eta alemaniarrak orokorrean) oso desberdinak diren hitzak ditu. Sortutako azken kontzeptuak izendatzeko edo izendatzeko, terminologia filosofiko edo zientifikoaren kontzeptuak, hizkuntza askotan jatorri grekoa edo latinoa duten hitzak erabiltzen dira, baina islandieraz ez. Euskararekin ere horrelako joerak nagusi ziren XX. mendeko hasieran. Islandian purismoa XVII. mendean sortu zen daniarren eta alemanen eraginaren aurka, XVIII. mendearen amaieran doktrina izan zen, eta Rasmus Rask hizkuntzalariarekin bultzada hartu zuen XIX. mendearen lehen erdian.[1] Oso garrantzitsua izan zen XIX eta XX mendeetan.[2]
Euskara | Alemana | Islandiera | hitzaren esanahia |
---|---|---|---|
IHES | Aids | alnæmi | "Gaitzikortasunoso" (al = -oso, næmi = gaitzikortasun) |
Barometro | Barometer | loftvog | "Orratz" (loft = aire, vog = orratz, balantza edo pisu) |
Bateria | Batterie | rafgeymir | "Indarrontzi" (raf = indar, geymir = ontzi) |
Liburutegia; biblioteka (etxekoa; publikoa) | Bibliothek | bókasafn | "Idaztibilduma" (bók = liburu, safn = bilduma) |
Hiztegi laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Islandiar: íslenskur / íslensk
- Islandiera: íslenska
- Kaixo: halló, hæ
- Egun on: góðan daginn
- Arratsalde on: góðan daginn
- Gabon: gott kvöld / góða nótt
- Agur: bless, bæ
- Eskerrik asko: takk fyrir
- Maite zaitut: ég elska þig
- Zenbat?: hve mikið?
- Bai: já
- Ez: nei
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)(Islandieraz)Islandieraren Institutua
- Icelandic language battles threat of 'digital extinction Jon Henley, The Guardian. (2018-02-16)
- El idioma islandés lucha contra la amenaza de la extinción digital. Jon Henley, diario.es. (2018-02-16)
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
|
- ↑ (Ingelesez) Pálsson, Gísli (1995) The Textual Life of Savants: Ethnography, Iceland, and the Linguistic Turn Psychology Press ISBN 9783718657216 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15.
- ↑ (Ingelesez) Bandle, Oskar; Braunmuller, Kurt; Elmevik, Lennart; Jahr, Ernst Hakon; Widmark, Gun; Karker, Allan; Naumann, Hans-Peter; Teleman, Ulf (2002) The Nordic Languages: An International Handbook of the History of the North Germanic Languages Walter de Gruyter ISBN 9783110171495 . Noiz kontsultatua: 2019-09-15.