RStudio

Wikipedia, Entziklopedia askea
 RStudio
RStudio IDE Linuxen
Jatorria
Sortzailea(k)Joseph J. Allaire (en) Itzuli
Sorrera-urtea2011
Azken bertsioa2.8.2
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++, Java eta JavaScript
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Linux eta macOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU Affero General Public License, version 3.0 (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaPosit PBC (en) Itzuli

posit.co…
Twitter: rstudio Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/rstudio/rstudio

RStudio garapenerako ingurune integratu (IDE) bat da, R informatika estatistikorako eta grafikorako programazio-lengoaiarentzat. Kontsola bat du, sintaxi-editorea, kodearen exekuzioa laguntzen duena, baita trazadura, arazketa eta lan-espazioaren kudeaketarako tresnak ere.

Bi formatutan dago eskuragarri: RStudio Desktop mahaigaineko aplikazioa da eta RStudio Server urruneko zerbitzari batean exekutatzen dena eta web nabigatzaile baten bidez RStudiora sartzeko aukera ematen du. RStudio IDE Posit PBCren produktu bat da (lehen RStudio PBC eta aurretik RStudio Inc.).

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio inguruneak GNU Affero General Public License lizentzia du, hau da, software librea da, kode irekikoa, kodea partekatzeko askatasuna duena.

RStudio Desktop eta RStudio Server biak daude doan edota ordainketa bitartez(bertsio komertzialetan). RStudio Desktop eskuragarri dago sistema eragile nagusietarako,  Windows, macOS, eta Linux. RStudio Server eta honen Server Pro bertsioa Debian, Ubuntu, Red Hat Linux, CentOS, openSUSE eta SLES sistema eragileetarako dago erabilgarri.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ingurunea espresuki R lengoaiarako garatu zen.
  • Automatikoki kodea osatu eta lerroen altuera aldatzen ditu, eta kode editoretik bertatik exekuta daiteke kodea.
  • Dokumentazioa integratua du, eta edozein funtziotatik honen definiziora salto egin daiteke momentuan.
  • Hainbat lan-direktorio erraz administratzeko aukera proiektuen bitartez.
  • Garapen-tresna aukera zabalak.
  • Erroreak azkar diagnostikatu eta zuzentzeko araztegi interaktiboa.
  • Lan-espazio arteko nabigazioa eta datu-bisorea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudioren bitartez garatutako biologia ebolutiboaren eredu bat Windows 10 erabiliz.

RStudio ingurunea gehienbat Java programazio lengoaian idatzita dago, C++ eta JavaScript ere erabiltzen dituelarik. Qt framework erabiltzen du bere erabiltzaile interfaze grafikorako.[2]

Erraminta hau sortzeko lehen lanak 2010 urte bukaeran hasi ziren[3], eta 2011ko otsailean lehen beta bertsio (v0.92) publikoa argitaratu zen.[3] 2016ko azaroan 1.0 bertsioa argitaratu zen, eta 2017ko urrian 1.1 bertsioa.[4]

Osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RStudio IDEak R funtzioak interaktiboki exekutatzeko mekanismoak eskaintzen ditu Addins menuaren bitartez.[5] Honek erabiltzaile interfaze grafikoak (GUI) gehitzea ahalbidetzen du. Erabilienen artean hauek aurki ditzakegu:

  • bookdown: liburuak sortzeko knitr luzapena.
  • colourpicker: grafikoen koloreak aukeratzeko erreminta grafikoa.
  • datasets.load: datasetak bilatzeko eta kargatzeko erreminta grafikoa.
  • googleAuthR: Googleren APIekin kautotzea.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joseph J. Allaire, RStudioren sortzailea

RStudio IDEa Posit enpresak garatu zuen, Joseph J. Allairek fundatua,[1] zeinak ColdFusion Markup Language sortu zuen. Positek ez du konexio formalik R fundazioarekin, irabazi-asmorik gabeko erakundea dena, eta estatistika-konputaziorako R ingurunearen garapena gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Posit lehen RStudio bezala ezagutzen zen, 2022an izena aldatu zuen arte. Aldaketa honen asmoa R-z gain beste programazio lengoaietara ikerketa zabaltzea da, Python adibidez.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Posit» Posit (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  2. Verzani, John. (2012). Getting started with RStudio. (2. release. argitaraldia) O'Reilly ISBN 978-1-4493-0903-9. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. a b (Ingelesez) «portable download of java dependencies · rstudio/rstudio@484cb88» GitHub (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. «RStudio v1.1 Released | RStudio Blog» web.archive.org 2021-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. rstudio.github.io (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. (Ingelesez) Team, Posit. (2022-07-27). «Posit» Posit (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]