Rachel Williams
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Rachel Williams | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Knoxville, 1988ko urtarrilaren 29a (36 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, editore-laguntzailea, argazkilaria eta magazine writer (en) |
Rachel DeLoache Williams (New York, 1988ko urtarrilaren 29a) Knoxvillen, Tennesseen jaioa, estatubatuar idazle, argazkilari, editore eta sortzaile famatua da. Gaur egun freelance argazkilari eta sormen aholkulari lanetan ari da. Williams ezaguna da Anna Sorokin, alemaniar oinordekoaren lagun ohia izateagatik eta 62.000 dolarretik libratzeagatik akusatua izan zelako. Sorokinekin izan zituen esperientzia guztiak artikulu batean idatzi zituen 2018an. Bere herrialdean oso ezaguna da My Friend Anna: The True Story of a Fake Heiress bizitza errealeko gertakari horri buruzko liburua idatzi zuelako.
KARRERA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinarrizko hezkuntza Knoxvilleko institutuan bukatu zuen, horren ostean, Kenyon Collegen graduatu zen 2010ean eta unibertsitate honetatik, Williams-ek ingeleseko eta estudioko artearen arloan lizentzia lortu zuen. Ikasle gisa, New York hirian Art + Commerce, Harper’s Bazaar eta Mercedes-Benz Fashion Week aldizkarietan lan egin zuen. Horren ostean, bere ametsetako lana egiten hasi zen Vanity FairTestu etzana enpresarentzat argazki editore eta produktore bezala, 2019ra arte.
LIBURU FAMATUAREN HISTORIOA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Sorokin New Yorkeko gau-klub batean ezagutu zuen, 2016an. Sorokin, Anna Delvey izeneko oinordeko alemaniar baten identitatea sortu zuen, eta biok lagunak egin ziren New York hiriko afari eta ekitaldi batean. 2017ko maiatzean Marrakexko La Mamouniaran joan zen oporretan Sorokin eta Kacy Dukerekin. Sorokinen kreditu-txartelak funtzionatzeari utzi zion eta Williamsek bidaiarako 62.000 dolar ordaintzea eskaini zion bere kreditu-txartel pertsonal zein negozio txarteletan, Sorokinek hari kablea emango zion promesarekin bankuak bere dirua baimentzen zionean. Bankuan dirua baimendu ondoren, 15.000 dolar itzuli zizkion, baina ez gainerako guztia. Horren ondorioz, Williamsek gertakariaren berri eman zion New Yorkeko Polizia Sailari eta New York Countyko Barrutiko Fiskaltzari. Williamsek Sorokin atxilotzen lagundu zion poliziari Los Angelesen eta bere aurka deklaratu zuen epailearen aurka. Sorokinek, 60.000 dolarreko zorra utzi zuen Marokora bidaia ostean eta iruzur horren ondorioz, Williamsek ezin izan zuen bere alokairua ordaindu.
Vanity Fair utzi zuenetik, Williamsek idazle eta argazkilari gisa lan egiten du. 2018an Vanity Fair-erako artikulu bat argitaratu zuen bere esperientziari buruz Sorokinekin, As An Added Bonus, She Paid For Everything: my Bright Lights Misadventure of a Magician of a Manhattan izenarekin, eta 2019an My Friend Anna: the True Story of a Fake Heiress.
BESTERIK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Williams The Sinfluencer of Soho egunkarian elkarrizketatu zuten, 20/20 sareko albistegiaren atal batean, 2021eko urriaren 1ean emititu zena.
Rachelek, Sorokinekin bizitako istorioa saldu zion HBO kateari 35.000 dolarren truke. Honetaz gain, Simon & Schuster-ek liburu akordio bat ere sinatu zuten Williamsekin 300.000 dolarren truke. Rachelen My Friend Ana: The True Story of a Fake Heiress liburua, urteko 100 liburu onenen artean dago zerrendatuta.
Katie Lowesek interpretatutako Inventing Anna izeneko drama seriea 2022ko otsailaren 11ean kaleratu zen. Hilabete horretan, Williamsek Air Mail-erako saiakera bat idatzi zuen Netflix seriea “fikziozko istorio bat” bezala plazaratzeagatik eta “dirua Sorokinen poltsikoan” sartzeagatik.