Rafael Lapesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Lapesa

Rafael Lapesa Melgar (Valentzia, 1908ko otsailaren 8a - Madril, 2001eko otsailaren 1a) espainiar idazle eta hizkuntzalaria izan zen. Filosofia eta letretan doktorea, eta Espainiako Hizkuntza eta Historiaren Errege Akademietako kidea. Ramón Menéndez Pidalen ikasle izan zen eta 1947an gramatika historikoko katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitatean. 1983an Ikerketa arloko Menéndez Pidal saria jaso zuen Koldo Mitxelenarekin batera, eta 1986an Asturiasko Printzea saria, bizitza osoan egindako lanagatik. Honoris causa doktore titulua ere eman zioten hainbat unibertsitatetan. Hizkuntzalaritzari eta literatura-ikerketei eskaini zizkien bere ahalegin guztiak, eta gaztelaniaren historian egin zituen ekarpenak oinarri-oinarrizkoak dira edozein ikerketarako. Lapesaren idazlan nagusiak dira: Historia de la lengua española (1942, Espainieraren historia) testu-liburua; La trayectoria poética de Garcilaso (1948, Garcilasoren jarduera poetikoa); La obra literaria del Marqués de Santillana (1957, Santillanako Markesaren literatura lanak); De la Edad Media a nuestros días (1967, Erdi Arotik gure egunetara); Poetas y prosistas de ayer y de hoy (1977, Atzoko eta gaurko olerkari eta prosalariak); El español moderno y contemporáneo (1996, Espainiera modernoa eta gaur egungoa).

Erreferentziak

Kanpo loturak