Ramón Menéndez Pidal
Ramón Menéndez Pidal (A Coruña, 1869ko martxoaren 13a – Madril, 1968ko azaroaren 14a), espainiar filologo, historialari, folkloreari eta Erdi Aroari buruzko ikerlaria. Espainiako filologia eskola sortu zuen, 98ko belaunaldiko kidea izan zen, eta Diego Catalan filologoaren aitona. Antzinako euskarari buruzko lanak ere egin zituen (Toponimia íbero-vasca en la Celtiberia, 1950; En torno a la lengua vasca, 1962).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Madrilgo Unibertsitateko Filologiako katedra lortu zuen, eta irakasle izan zen bertan urte askoan; Espainiako hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaria izan zen (Gramática histórica del castellano, 1904; Orígenes del español, 1926).
Espainiako Akademiako kide izan zen, eta zuzendari 1925etik 1939 arte eta 1947tik 1968 arte. Revista de Filología Española aldizkaria sortu zuen. Lan gehiena Espainiako Erdi Aroko hizkuntzaz eta literaturaz egin zuen. Ideologiaz nazionalista zen, Espainiaren batasuna hizkuntzaren inguruan egitearen aldekoa.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La leyenda de los siete infantes de Lara (1896)
- Catálogo de las Crónicas Generales de España (1898)
- Antología de prosistas castellanos (1898)
- Notas para el romancero del Conde Fernán González (1899)
- Manual elemental de gramática histórica española (1904)
- El dialecto leonés (1906)
- La epopeya castellana a través de la literatura española (1910)
- Cantar del mío Cid: texto, gramática y vocabulario (1908–1912)
- Orígenes del español (1926)
- Flor nueva de romances viejos (1928)
- La España del Cid (1929)
- La idea imperial de Carlos V (1938)
- El idioma español en sus primeros tiempos (1942)
- La lengua de Cristóbal Colón (1942)
- La lengua de Cristóbal Colón y otros ensayos (1942)
- Historia y epopeya de los orígenes de Castilla (1942)
- Historia del Cid (1942)
- Toponimia ibero-vasca en la Celtiberia (1950)
- Reliquias de la poesía épica española (1952)
- Toponimia prerrománica hispana (1952–1953)
- Romancero hispánico (1953)
- Toponimia prerrománica hispana (1953)
- Poesía juglaresca y juglares (1957)
- En torno a la lengua vasca (1962)
- El Padre Las Casas: su verdadera personalidad (1963)
- Crestomatía del español medieval (1965–1966)
- Historia de España (1935-2004)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Gartzia, Pruden. (2020). Nazionalismoa eta kultura : entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde. Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibersitatea ISBN 978-84-1319-247-5. PMC 1163783599. (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1869ko jaiotzak
- 1968ko heriotzak
- Espainiako hizkuntzalariak
- Espainiako idazleak
- Espainiako historialariak
- Galiziako idazleak
- Coruñarrak
- 98ko belaunaldia
- Galiziako saiakeragileak
- Espainiako folkloristak
- Real Academia Galegako kideak
- Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide numerarioak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Madrilen hildakoak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedradunak
- Espainiako filologoak