Ralph Lauren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ralph Lauren
Ralph Lauren 2013.jpg
Bizitza
Jaiotza New York1939ko urriaren 14a (77 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Ricky Lauren
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa New York Hiriko Unibertsitatea
DeWitt Clinton High School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea fashion designerra eta ekintzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
IMDb nm0491073
www.ralphlauren.com
Ralph Lauren
Ralph Lauren (1978)

Ralph Lauren (New York, 1939ko urriaren 14a) estatubatuar moda-diseinatzailea da. Polo Ralph Lauren arropa-markagatik da, batez ere, ezaguna.

Soldadutza egin ostean, gorbatak saltzen hasi, eta erosketa-arduradun izatea lortu zuen erostetxe handi batean. 1967an, lehen diseinu-lanak egin zituen Beau Brumell gorbata-enpresarako, hain arrakasta handiz, non bere konpainia eratzea erabaki baitzuen. Polo izena jarri zion konpainiari, polo kirolaren omenez, aberastasuna eta dotoretasuna irudikatu nahian. 1970ean, gizonezkoentzako arropa-bilduma handi bat sortu zuen, eta New Yorkeko erostetxe handi batean denda berezi bat ireki zuten Laurenen jantziak erakusteko. Hurrengo urtean, emakumezkoentzako jantziak diseinatzen hasi zen, eta bilduma osoa aurkeztu zuen 1972an. Geroztik, era askotako jantziak diseinatu ditu: jeansak, larruzko jantziak, kirol-jantziak, flanelazko alkandorak, jeans higatuak eta etxeko arropak. 1986an, New Yorkeko 5. Hiribideko Rhinelander eraikina erosi zuen, eta, harrezkero, huraxe da Lauren markako dendarik adierazgarriena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Lauren Aldatu lotura Wikidatan