Ramón de la Sotaren etxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón de la Sotaren etxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Getxo-RamonSota-001.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaNeguri
Koordenatuak43°20′05″N 3°00′29″W / 43.334848°N 3.008186°W / 43.334848; -3.00818643°20′05″N 3°00′29″W / 43.334848°N 3.008186°W / 43.334848; -3.008186
Historia eta erabilera
Eraikuntza XX. mendea
ErabiltzaileaSENER
Arkitektura
ArkitektoaGregorio Ibarretxe
Ondarea
EJren ondarea71

Sir Ramón de la Sotaren etxea edo Lertegi etxea Getxo udalerriko, Areeta auzoan, Zugazarte ertzean dagoen etxea da. Gaur egun SENER injinerutzaren egoitza da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterratik proiektatu zuten Chatterton eta Couch arkitektoek. Baina Gregorio Ibarretxe arkitektoa izan zen lanen zuzendaria, eta legalki bere izenak zuen balioa obra-baimena eskatzeko orrietan.

Eraikin exentu bat da, lorategiz inguratuta; oina angeluzuzena du eta teilatua zertxobait okerra, luzerako bi isurkikoa eta malda handikoa. Behe-sotoa, beheko solairua, lehenengo solairua eta teilatupeko solairua ditu. Hormak grisak dira, eta adreiluaren hormatal eskasarekin kromatikoki jolasean ari da (sarreraren gaineko hormapikoa nagusiki): leihoak zurian eta leihoen artean zurezko fikziozko atal txikiak. Fatxada nagusian, mendebaldera, muturretan bi gorputz daude, hormapikoekin amaituta, eta horiekin bat eginez, hirugarren hormapiko bat markatuta dago sarrera-zonan. Sarrera ataripe poligonal bat da, arku faltsu baten azpian dagoena. Beste ate bat zuzenean jangelarekin dago komunikatuta, eta arku baten forma duen teilatutxo batek enmarkatzen du.

Baoa dena angeluzuzenak dira, forma eta tamaina desberdina dute, eta banda erregularretan daude antolatuta, eta ondorioz, etxearen horizontaltasuna markatuagoa geratzen da. Alboetako fatxadek antzeko eskema jarraitzen dute eta antzeko apaingarriak dituzte. Iparraldeko eta ekialdeko aldeak terraza zabal eta nabarmen batek hartzen ditu, maila desberdinetan apurtzen dena. Azkenik, tximiniak daude, altuera handikoak eta laukizuzenak dira.

Eraikinaren irudian funtsezko elementu bat dira, eta lerro horizontalen nagusitasunarekin apurtzen du. Eraikuntza honen barruko banaketa "L" formakoa da. Lau angeluko oin batea aplikatuta dago, eta egoitzaren eta zerbitzuaren arloak garbiki bereizten dira. Eduardoren garaiko arkitekturaren adibide bikain bat da. Eraikin sendoa da eta Voiseyren lanarekin erlazionatuta dago.

Lehen ere esan dugun bezala, planoak zuzenean iritsi diren Britainia Handitik, hortaz, ez da harritzekoa honako hau Bizkaian estilo ingelesa duten eraikinen arrtetik bikainenetakoa izatea.[1][2]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]