SENER
SENER | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta erakundea |
Jarduera sektorea | kontsultoretza enpresa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 6.000 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | sozietate anonimoa |
Historia | |
Sorrera | 1956 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
SENER Bizkaian oinarritutako ingeniaritzako enpresa bat da, Espainiako lehena. Egoitza soziala Bizkaiko Negurin dauka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1956an eratu zuten eta ontzi ingeniaritzako proiektuak egiten hasi zen. Orain, ingeniaritzan, industria aeroespazialean, energian eta ingurumenean aritzen da eta mundu osoan dauzka delegazioak. Enrique Sendagorta ingeniariak fundatu zuen eta harengandik datorkio Sener izena. Itsas ondoko semea izanda, berehala jabetu zen Negurik izan zezakeen potentzialaz, eta lau urte baino gutxiagoan era guztietako itsasontzien ingeniaritza gauzatu zuen: kostakoena, atunontziena, kargaontziena, frigorifikoena, etab. 20 ontzi baino gehiagorena[1].
1960an, arlo espazialera hedatu zen Senerren jarduna, fundatzailearen anaia Manuel Sendagorta ingeniaritza aeronautikoaren eskutik. 1963an, ehun langile zeuzkan eta ontzigintzan, siderurgian, arlo kimikoan eta petrokimikoan ziharduten, findegietako eta nuklearretako proiektu garrantzitsuetan parte hartuz[1]..
Sener 1970ean sartu zen bete-betean arlo espazialean. Besteak beste, Europako Espazio Agentziaren (ESA) lehiaketa bat irabazi zuen Suedian misilak proiektatzeko dorrea eraikitzeko. 1989an, komunikazioetara eta elektronikara hedatu zuen aktibitatea. ITP euskal enpresa aeronautikoan, kapitalaren parte garrantzitsua da[1]..