Edukira joan

Epopeia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Homero poesia epikoko lehen egile ezaguna.

Epopeia heroi bat edo egite gogoangarri bat goraipatzea helburutzat duen poema luzea da.[1] Epopeia kontakizun epiko edo narratibo bat da, gehienetan bertso luze (hexametro) edo prosan idatzia, herri batentzako ekintza transzendentalak edo memoria duinak kontatzean datzana, bere bertuterik estimatuenak irudikatzen dituen heroi baten figuraren inguruan. Epika edo narratibako azpigenero literariorik zaharrenetako bat da.

Epopeietan kondaidarak kontatzen dira, ekintzak ustez historikoak baina (erdi-)mitologikoak diren kontuekin nahasita.

Bertan, batez ere antzinaroan, gizartean noble gerlari eta apaizak nagusi zirenean, elementu fantastiko edo jainkoek parte hartzen zuten askotan; esaterako sumertar jainkoak Gilgamexen epopeian, greziarrak Homeroren epopeietan (Iliada eta Odisearen kasuan), latindarrak Virgilioren Eneidan).

Ia beti, hariak gerra gatazkekin edo bidaia zoragarriekin zerikusia duten balentria arriskutsuekin du zerikusia; horietako askotan behe-mundurako bidaia bat (Nekyia), amets profetiko bat edo hilobiaz haraindiko ikuspegi bat ere ageri dira. Joseph Campbell mitologoaren arabera, aurrekoa heroiaren monomitoarekin edo Bidaiaren teoriarekin lotzen da.


Ahozkotik idatzizkora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epopeia zaharretan antzematen dira ahozko literaturaren hainbat aztarna, memoriari laguntzeko zenbait baliabide, errima-, doinuarekin kontatuko ziren, epiteto epiko edo epiteto homerikoak (personaia bat aipatzen den bakoitzean berari buruzko goraipamena errepikatzen da), errepikapenak... Grezia klasikoan, uste da, lehenago herriz herri ibilitako aedo batzuk, halako batean handiki batzuen gorteetan hartuko zutela ostatu, eta hortik ahozkotasunetik idatzizko testuetarako lehen jauziak.

Homero kondairazko aedo baten pertsonifikazioa da, ez da segurua pertsona bakar eta historikoa izan zela. Ez da segura Iliada eta Odisea epopeien sortzaile bakarra bera izan zela.

Ereduzko pertsonaiak izaten dira epopeian agertzen direnak, goi klaseko pertsonaia arketipikoak: jainkoak, erdi-jainko eta erdi-gizaki diren heroiak, nobleziako pertsona eredugarriak... eta gehienetan pertsonaia nagusiak pertsonaia maskulinoak izaten dira.

Baloreak, pasioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonaia guztiak patuaren menpe.

Errespetuz eta miresmenez deskribatuko dira pertsonaia heroikoak baina, hala ere, pertsonaia horiek gizakien pasioen menpe agertuko dira maiz, eta patuaren menpe.

Batzuetan heroiek beren patuaren kontra borrokatzen badute ere, guztia dago patuaren menpe. Inork ezin du patuarengandik ihes egin.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Epopeia. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.