Edukira joan

Ramon Aginaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramon Aginaga
Bizitza
JaiotzaLesaka, 1852
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1933 (80/81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbideetako ingeniaria
Enplegatzailea(k)Anglo-Vasco-Navarro trenbidea
Canal de Isabel II

Ramon Aginaga Arretxea (Lesaka, 1852-Madril, 1933) bide ingeniari ospetsua izan zen. Trenbideak zabaltzeko lanetan parte hartze handia izan zuen.

Lesakan jaioa, bere lan ibilbidea 1878an hasi zen, Burgosko probintzian. 1897an, behin estatuak konfiskatua, Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen ardura funtzionario gisa eman zioten. Urte batzuk geroago Madrilgo Elisabet II.aren Kanalaren zuzendaritza hartu zuen.[1] Beste funtzionariaren lanatik kanpo arlo pribatuan ekimen ugari eraman zituen: 1898an inauguratu zen Irun-Elizondo burdinbidearen lanak eraman zituen; haren asmoa Nafarroa osoan trenbide sare bat sortzea baina, azkenik, Bidasoakoa eta Zangotzakoa bakarrik egin ziren.[2] Guadarramako burdinbide elektrikoaren eraikina bultzatu zuen, Santander-Mediterraneo burdinbidea bultzatu zuen eta hau gestionatu zuen konpainiaren presidite gisa.[3] Madrilen hil zen, 1933an. Hiri horretan kale batek bere izena du.

Haren semea, Jose Aginaga Keller (1883-1971), Club Alpino Español elkartearen sortzaile bat eta 1950. hamarkadan Trenbideetako Zuzendari Nagusia izan zen.[4] Aitarekin lan batzuetan kolaboratu zuen.[5]

Espainiako Revista de Obras Públicas aldizkarian artikulu espezializatu ugari plazaratu zituen.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]