Ramón Valdivia
Itxura
Ramón Valdivia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osuna, 1974ko abenduaren 16a (49 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | Catholic theologian (en) , apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ramón Darío Valdivia Jiménez (Osuna, 1974ko abenduaren 16a) espainiar elizgizona da. 2023an Sevillako apezpiku laguntzaile bihurtu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974ko abenduaren 16an jaio zen Osunan. 1997an zuzenbidean lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Gero Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroan ikasi zuen[1]. 2003ko irailaren 14an apaiztu zen Sevillako katedralean[2].
Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:
- Valmeko Andre Mariaren eta Marcelo Spínola dohatsuaren elizako bikarioa eta El Tomillar ospitaleko kapilaua, Dos Hermanasen (2003-2004);
- Andre Mariaren Jasokundearen elizako parrokoa, Mairena del Alcorren (2008-2010)[1].
- Sevillako Apaizgaitegi Nagusiko errektoreordea (2010-2015);
- Diakonato iraunkorrerako hautagaien prestakuntzako zuzendaria (2011-2015);
- Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroko zuzendaria (2010-2016);
- Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroko eta San Isidoro eta San Leandro Erlijio Zientzien Goi Mailako Institutuko filosofia eta teologiako irakaslea.
- CEU-CEINDO Doktorego Eskolako zuzenbideko irakaslea[3];
- Isidorianum aldizkariko Aholku Batzorde Zientifikoko kidea (2019-2022);
- Sevillako San Roke elizako parrokoa (2015-2023);
- Sevillako katedraleko kalonjea (2020-2023);
- Aholkularien Elkargoko kidea (2021-2023);
- Zona Sevilla 1-eko apezpiku-bikarioa (2022-2023)[1].
2023ko apirilaren 1ean, Frantzisko aita santuak Sevillako apezpiku laguntzaile (Teodoro León Muñozekin batera) eta Egabroko apezpiku titular izendatu zuen[4][5]. Urte bereko maiatzaren 27an apezpiku ordenatu zuten Sevillako katedralean[6]. Veritas liberabit vos (euskaraz: «Egiak aske egingo zaituzte»)[7] leloa hautatu zuen[8].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Llamado a la misión pacífica. La dimensión religiosa de la libertad en Bartolomé de las Casas (2011).
- Bartolomé de las Casas (2012).
- El nacimiento de la modernidad. Justicia y poder en el pensamiento de Bartolomé de las Casas (2021).
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Marcantonio Colonna kardinala (1762)
- Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
- Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
- Carlo Odescalchi kardinala (1823)
- Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
- Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
- Pio X.a aita santua (1884)
- Gaetano De Lai kardinala (1911)
- Raffaele Carlo Rossi kardinala (1920)
- Amleto Giovanni Cicognani kardinala (1933)
- Luigi Dadaglio artzapezpikua (1961)
- Ricardo María Carles Gordó kardinala (1969)
- Josep Ángel Saiz Meneses artzapezpikua (2001)
- Ramón Valdivia apezpikua[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Los sacerdotes Ramón Darío Valdivia y Teodoro León han sido nombrados obispos auxiliares de Sevilla» Conferencia Episcopal Española 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Papa nombra a Teodoro León y Ramón Valdivia obispos auxiliares de la Archidiócesis de Sevilla» Archidiócesis de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, María. «Quién es Ramón Valdivia, obispo auxiliar de Sevilla» Religión Digital 2023-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Italieraz) «Nomina di Vescovi Ausiliari di Sevilla (Spagna)» The Holy See 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Papa nombra a Teodoro León y Ramón Valdivia obispos auxiliares de la Archidiócesis de Sevilla» Teleprensa 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La ordenación episcopal de los dos nuevos obispos auxiliares de Sevilla, Teodoro León y Ramón Valdivia» Diario de Sevilla 2023-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ Jn 8:32
- ↑ (Ingelesez) «Bishops who are not Ordinaries» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Ramón Darío Valdivia Jiménez» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).