Ran (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ran (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1985
Izenburua
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia eta Frantzia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoagerra-filma eta film dramatikoa
Iraupena160 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaLear erregea
Q10818125 Itzuli
Grabazio lekua(k)Japonia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Akira Kurosawa
Gidoigilea(k)Akira Kurosawa
Antzezlea(k)
Tatsuya Nakadai
Akira Terao
Jinpachi Nezu (en) Itzuli
Daisuke Ryū (en) Itzuli
Mieko Harada
Peter (en) Itzuli
Hitoshi Ueki (en) Itzuli
Jun Tazaki (en) Itzuli
Hisashi Igawa
Mansai Nomura II (en) Itzuli
Yoshiko Miyazaki (en) Itzuli
Kenji Kodama (en) Itzuli


[[Kategoria:Jinpachi Nezu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daisuke Ryū (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Peter (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Hitoshi Ueki (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jun Tazaki (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Mansai Nomura II (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Yoshiko Miyazaki (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kenji Kodama (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaSerge Silberman
Konpainia ekoizleaAsmik Ace Entertainment (en) Itzuli
Kadokawa Daiei Studio (en) Itzuli
[[Kategoria:Asmik Ace Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Kadokawa Daiei Studio (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaAkira Kurosawa
Ekoizpen-diseinatzaileaYoshirō Muraki (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaToru Takemitsu
Argazki-zuzendariaTakao Saito (en) Itzuli
Asakazu Nakai
Masaharu Ueda (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaEmi Wada (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaJaponia
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0089881 Filmaffinity: 782065 Allocine: 45970 Rottentomatoes: m/ran Mojo: ran Allmovie: v40236 TCM: 87663 Metacritic: movie/ran TV.com: movies/ran Netlix: 60027429Edit the value on Wikidata

Ran (japonieraz: ?, esanahi anitzeko hitza: batetik "matxinada", "altxamendua" edota "errebolta", bestetik "istilua", "asaldura", "nahasmena" edo "kaosa") 1985eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren filma bat da. Hain zuzen ere, 1985eko maiatzaren 31an Tokioko Zinemaldian estreinatu zen.

Filma Mōri Motonari japoniar daimyō-aren kondairan oinarritzen da, William Shakespeare ingeles antzerkigile ospetsuaren Lear Erregea tragediaren egokitzapena ere badelarik.

Filma honek Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak antzina oso boteretsua zen Ichimonji klanaren gainbehera kontatzen du, familiako buruzagia den Hidetorak (Tatsuya Nakadai) erresumaren kontrola bere hiru semeen artean banatzen duenean: Tarō, Jirō eta Saburō (Akira Terao, Jinpachi Nezu eta Daisuke Ryu). Tarō, anai nagusiari, Lehenbiziko Gaztelu prestijiotsua ematen zaio eta Ichimonji klaneko buruzagia bilakatzen da, aldi berean Jirō eta a Saburōri Bigarren eta Hirugarren Gazteluak ematen zaizkielarik. Jirō eta Saburok Tarōri babesa ematera beharturik daude, eta Hidetorak bere agindua semeei gezi multzo baten bidez adierazten die. Gertakari hau Mōri Motonariren pasarte batean agertzen da: seme bakoitzari gezi bana eman eta hautsi ditzaten agintzen die. Geziak hautsi ondoren, aitak seme bakoitzari hiruna gezi eman eta berriz ere hautsi ditzaten agintzen die. Hiru semeetako bakar batek ere ezin ditzake geziak hautsi, orduan Motonarik zera aipatzen die, gezi bana erraz hautsi daitekeela, baina ez elkarrekin bat eginik badaude. Halere, Ran filmean Saburōk bere belaunaren laguntzaz hiru geziak hautsi eta aitak azaldutakoa ipuin inozo bat besterik ez dela esaten du. Hidetora klaneko buruzagi nagusia izaten jarraitu eta Jaun Gorenaren titulua mantenduko du. Saburōk aitaren logika kritikatuko du, Hidetorak bere boterea traizioaren biez lortu zuela eta halere bere semeak berarekiko fidel eta zintzoak izatea espero duela aipatuko diolarik. Hidetorak bere semearen aipamena berarekiko mehatxutzat jo eta hura ateratzen denean, Tango morroia Saburōren alde jarriko da, biak ere erbesteratuak direlarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]