Rapel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rapel egiten.
Rapela zortziarekin: soka bat descensore "zortzi" bat zeharkatzen, soka jaitsieran zehar frenatu ahal izateko.

Rappela bihurgune bertikaletik jaisteko erabiltzen den sistema bat da. Sistema honek, beste modu batzuetan arriskutsu eta zaila izango ziren lekuetatik jaisteko erabiltzen da. Gehien erabiltzen den jaitsiera-sistema da, jeitsiera bat egiteko teknika egokia jakitea eta gainean arnes eta descensor bat edukitzearekin nahikoa delako. Bestalde, rapela baita ere erabiltzen da txangozaletasunean, mendizaletasunean, eskaladan harriekin, barrankismoan eta beste asko descensore bertikalak erabiltzea eskatzen dituzten aktibitate batzuetan. Baita ere, rapelaren erabilera erreskate-lanetan sartzen da, adibidez, inguru naturaletan nahiz hirietan, eta operazio militarretan.


Rapelaren sistema nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzarekin frikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Besoko rapela: oso praktikoa da bertikaltasun gutxiko paretetan soka sorbaldaren gainetik jartzeko, gero besoen ingurutik pasatzeko eta, modu honetan, abiadura eskuaren heltzearekin eta sorbalden eta eskuen arteko frikzioarekin kontrolatzeko. Esan dudan bezala, sistema hau inklinazio eta distantzia gutxiko paretetan erabiltzen da, nahiko zaila delako gorputzaren pisu guztia bakarrik besoaren frikzioarekin kontrolatzea, kontuan hartu gabe marruskaduraren ondorioz sortzen diren erredurak.
  • Dulfer rapela: rapel egiteko sistema sinpleena dela esaten da, ez duelako behar ekipamendu berezirik. Sistema honetako soka jartzeko modua nahiko konplexua da: mendizalea anklajearen aurrean kokatzen da, soka bi hanken artean jartzen da, aldakaren ingurutik pasatzen da bularretik aurkako sorbaldara zeharkatzeko, sorbaldetik pasatzen da eta bizkarretik jaisten usten da, soka aldaka urratzen duen alde berdineko eskuarekin eusten ari den bitartean. Era berean, beste eskuarekin, mendizalearen goiko aldetik soka gelditzen du posizio bertikala mantentzeko. Sistema honen arriskua soka eta gorputzaren arteko frikzioa sortzen duen marruskaduraren ondorioz azalean sortzen diren erredurak (aurreko sisteman bezala) dira. Hortaz aparte, soka jarrita dagoen modua askatzeko erraztasun handia dauka, beraz erorketa aske bat eragin al du. Arrazoi honengatik, sistema hau ausartak eta adituak batez ere erabiltzen dute.
  • Comichi rapela: Dulfer rapela bezalakoa da, baina ezberdintasun bakarra soka izterretik zuzenki pasatzen ez dela da, arneseko mosketoi batetik baizik.

Mosketoiekin frikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rapela mosketoiekin: sistema hau praktikatzeko, obalatu edo "D" forma dituzten mosketoiak erabiltzen dira: mosketoi bat seguruarekin (edo bi segurua ez baldin badute) eta seguru-gabeko beste hiru.
  • Mosketoi-balazta: segurua duen mosketoi bat erabiliz, bi edo hiru buelta ematen zaio sokari seguruarekiko paraleloa den muturrean, eta arnesa beste mosketoi batekin ziurtatzen da.
  • Rapela korapilo dinamikoarekin: behar baldin bada, baita ere erabili al da itxura asimetrikoko ziurtasuneko mosketoi bat eta korapilo dinamiko bat. Sistema honek abiadura ematen dio sokari, beraz arreta handia jarri behar da.

Descensorearekin frikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rapela zortziarekin: sistema hau egiterakoan erabiltzen den descensorearen formagatik (8) ematen zaio izen hau. Nahiz eta tresna honek eskaladako munduaren klasiko bat izan, gaur egun bere erabilera gutxitu egin da beste descensore suguruagoak eta efizienteagoak batzuengatik.
  • Rapela txirrikako descensoreekin: tresna honetan, descensorea bi txirrikez osatuta dago sokari "S" forma emateko, eta, modu honetan, gure jaitsiera kontrolatzeko frikzio nahikoa sortzen du. Bi eredu daude: segururik gabe edo seguru autoblokantearekin.
  • Rapela tutu-formako gailuekin: ezagunenen artean ATC (aireko trafikoaren kontrolatzailea) dago. "Zortziko" sistema baino frikzioko faktore handiago bat daukate, beraz gure jaitsiera kontrolatzeko esfortzu txikiago egin behar da. Bestalde, sistema honek, "zortzikoa" ez bezala, ez du soka kizkurtzen.
  • Rapela Rack-rekin: sistema honek bertikal handiak jaisteko diseinatutako barra batzuen bidez osatuta dago. Honen abantailak soka hainbeste kizkurtzen ez duela eta lokaztutako sokekin funtzionatu al dela dira.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rapel egiteko, tresna jakin batzuen ekipamendua behar da. Ekipamendu hori rapel egiteko aukeratzen den sistemaren arabera aldatzen da: Dulfer bezalako sistementzat soka batekin (edo larrialdiko kasuentzat, antzeko zerbait) nahikoa izango da. Baina descensorearekin sistementzat, seguruagoak eta arruntagoak direla, ekipamendu garatuago bat behar da.

Ekipamendu kolektiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalazioarentzako erabiltzen dena da eta hainbat pertsonak erabili al dezakete. Hauek dira tresnak:

  • Soka: rapel egiteko soka berezi bat da. Diametro egoki bat eta UIAA edo CE-ren onarpen internazionala euki behar du.
  • Anklajearentzat soka: rapel egiteko modu guztiak sistema guztia jasateko anklaje erresistente bat eskatzen du. Izan al dira Anklaje naturalak (zuhaitzak, harriak, izozko zubia...) edo artifizialak (klabija, kadena...).
  • Mosketoiak seguruarekin: begiztako forma duen tresna metaliko bat da alde batetik irekitzen dena eta seguru bat daukana bat-batean nahi gabe ez irekitzeko.

Ekipamendu pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona bakoitza erabiltzen duen ekipamendua da. Gutxienez behar da:

  • Aldakako arnesa: Gorputzarentzat erresistenteak diren zintetas (nylon, poliester eta polipropileno) osatutako eta joste berezi batengatik elkartuta dagoen euskarri artifizial bat da. Tresna honek pertsonaren aldaka inguratzen du aktibitatearen zehar ondo eusteko eta era berean segurtasuna eta erosotasuna emateko. Erabilerarekin, igurtzimenduak direla eta, higidura mekanikoa jasaten du eta erresistentzia galtzen du. Arrazoi horrengatik, arnesa berrikusi behar da erabilpen bakoitzaren aurretik eta ondoren.
  • Mosquetoia seguruarekin: normalki ixte automatikokoak segurtasuneko roskarekin edo baionetako itxierakoak dira.
  • Segurtasuneko soka (rapela inguru arriskutsuenetan prestatzeko): mutur batetik arnesera lotzen den eta beste muturrretik mosketoi bat eramaten duen zinta bat da. Modu honetan, ez dago erortzeko arriskurik.
  • Descensorea: rapel egiteko tresna garrantzitsuenetariko bat da, honi esker jaisteko abiadura kontrolatu ahal delako.
  • Kaskoa: jausten diren harrietatik edo paretarekin burua kolpeatzearen arriskutik babesteko.
  • Eskularruak: eskuak paretaren harriekin ebakidurak ez egiteko, paretari modu erosoago batekin heldu ahal izateko eta sokaren marruskaduraren ondorioz erredurak ez sortzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]