Ribeiro Couto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ribeiro Couto
Bizitza
JaiotzaSantos1898ko martxoaren 12a
Herrialdea Brasil
HeriotzaParis1963ko maiatzaren 30a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaSão Pauloko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta eleberrigilea
KidetzaBrazilian Academy of Letters (en) Itzuli

Musicbrainz: 6ad51a37-dc45-4208-8111-0f1e7f08d553 Edit the value on Wikidata

Rui Esteves Ribeiro de Almeida Couto (Santos, 1898ko martxoaren 12a - Paris, 1963ko maiatzaren 30a) Brasilgo idazlea eta diplomatikoa izan zen. Brasilgo idazle modernista nagusietako bat izan zen. Poesia eta kontakizun laburra landu zituen batez ere; kazetari ere izan zen eta, portugesez gainera, frantsesez ere idatzi zuen. Poesia-bilduma nagusiak: Um homem na multidão (1923, Gizon bat jendetzaren artean), Dia longo (1944, Egun luzea) eta Mar e rio (1952, Itsasoa eta ibaia). Kontakizun-lan nagusiak: O crime do estudante Batista (1922, Batista ikaslearen hilketa), O clube das esposas enganadas (1933, Tronpaturiko emazteen kluba) eta O largo da matriz (1940). Parisen, Marseillan, Holandan, Lisboan eta Belgraden egon zen kontsul.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]