Ricardo Gómez Álvarez
Ricardo Gómez Álvarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1970 (53/54 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles |
Kidetza | Kau Kori Kura Nahiadance Elurretan |
Ricardo "Ritxar" Gómez Álvarez (Vigo, 1970), Galizian sortutako idazle eta musikagile gipuzkoarra da. Sortzaile gisa, gaztelaniaz idazten du literatura, eta musikagile gisa, euskarazko eta gaztelerazko musika proiektuetan egon da inplikatuta. Ciclos Iturgaiz izenarekin ere ezagun da, proiektu musikal hori gorpuzten duena Ritxar Gómez baita[1].
Ibilbide musikala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadatik, Gipuzkoako Goierriko zenbait proiektutan parte hartu izan du, elkarrekin harreman genealogikoa eta partaidetza dutenak, sarritan bere lagun Mikel Aizpuruarekin:
- Anímese Martínez (1994-1996)
- Elurretan (2003-2009)
- Nahiadance (2008)
- Ciclos Iturgaiz (2010-)
Azken proiektu honetan hitz eta musika egiten du Gómezek eta talde-izena bere marka pertsonala ere badela esan daiteke: izen hori erabiltzen du Twitterren eta liburuak auto-editatzeko orduan ere zigilu gisa erabili du.
Musika talde hauetan guztietan asmo transzendentalik gabeko pop zuzena eta jostalaria egin izan dute beti, Ciclos Iturgaizekin sarkasmoa eta umore beltza landu arte. Joera bera ikusten da, euskaraz baina ukitu naif-ago batekin, Kau Kori Kura proiektuan, zeinean Ritxar Gómezen lagun Mikel Aizpurua dagoen[2].
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru eleberri argitaratu ditu Ritxar Gómezek.
- Gooolpe de vista (2016, Ciclos Iturgaiz autoediciones)
- El fin justifica los miedos (2018, Ciclos Iturgaiz autoediciones)
- Los crímenes de la Vuelta 83 (2020, Antipersona)
Lehenak eta hirugarrenak elementu komunak dituzte: 1980ko hamarkadako giroa, musika, kirol gertakari benetakoak eta haiekin lotutako fikzio politiko eroak[1]. 2018kak berriz, ustez Makiavelorena den esaldi bati buelta emanez, zerikusi gehiago du euskal industria handiaren erretratu fiktizio bat ematearekin[3]; Ritxar Gomezek, CAF-en lan egiten duelarik[4], barrutik ezagutzen du esparru korporatibo hori, eta sarkasmoz eta umore beltzez marrazteko aitzakia ematen dio horrek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Tercera novela de Ritxar Gómez» El Diario Vasco 2020-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ «"Izpiritu libreko artisten zain nago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) EL FIN JUSTIFICA LOS MIEDOS |. 2020-12-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Para cuándo el apeadero de CAF?» El Diario Vasco 2007-09-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).