Rip Curl Pro Zarautz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rip Curl Pro Zarautzeko denden gunea.

Rip Curl Pro Zarautz edo Pro Surf Zarautz WQS Munduko Surf Txapelketaren zirkuituko proba puntuagarria da. Urtero ospatzen da eta sei izarretako kategoriatik bost ditu. Europako bigarren probarik onena, antolakuntza, partaidetza zein sarien kopurua kontutan hartuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999rarte Pukas Pro izenarekin ospatzen zen Zarautzen (Gipuzkoa) Munduko Surf Txapelketa. 1999tik 2007ra bitartean ez zen ospatu. 2007ko proba, sei izarretatik hiruko kategoria izan zuen eta 2008koak berriz, bi izar gehiago, bost seitik. Babesle nagusien artean, Rip Curl marka bera, Euskaltel eta Zarauzko Udala Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin daude. Txapelketaren lehen urtean, 2007, Aritz Aranburu zarauztarrak bere herritarren aurrean irabazi zion Marlon Lipke alemaniarrari finalean. 2008an berriz, Aritz hirugarren amaitu zuen bere herriko proban Joan Duru frantsesaren aurka finalerdietan galduz.

Txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]