Aritz Aranburu
Aritz Aranburu | |
---|---|
Datu pertsonalak | |
Jaiotza | Aritz Aranburu 1985eko abuztuaren 30a (39 urte) Getaria |
Ezizena | Powerxiki |
Bizilekua | Zarautz |
Altuera | 172 cm |
Pisua | 71 kg |
Ibilbidea | |
Profesional urteak | 2005-egun |
Sponsorrak | Quiksilver Pukas FIAT DC Shoes Reef Kirolgi |
Lorpen garrantzitsuenak | 2007ko Europako Txapeldun Profesionala |
Webgunea | http://www.aritzaranburu.com |
Aritz Aranburu Azpiazu (Zarautz, Gipuzkoa, 1985eko abuztuaren 30a - ) surflari profesionala da. 2007ko Europako Txapelduna eta 2008tik aurrera, ASP World Tour zirkuituan parte hartu du, munduko 45 surflari onenen artean. Hori lortu duen bosgarren europarra eta lehenengo euskal herritarra da. 2007an, Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, beste kirolari batzuekin batera. 2008ko urtarrilean, Euskadi Irratia Saria jaso zuen, 2007ko kirolari onena izan zela eta.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zazpi urterekin hasi zen surf egiten. Euskadiko Txapelketa irabazi zuen 12 urtez azpiko kategorian, bai eta 18 urtez azpikoan ere. Euskal Herriko Surf Federazioak hautatua, Europako Txapelketan parte hartu zuen, 14 urtez azpiko eta 16 urtez azpiko kategorietan. Nazioarteko lehenbiziko garaipena Capbretonen (Frantzia) lortu zuen, Pro Junior Txapelketan, 14 urtez azpiko kategorian. Europako Surf Federazioak aukeratua, Euro-Afrika Txapelketan hartu zuen parte, 16 urtez azpiko kategorian, eta lehen eta bigarren izan zen, hurrenez hurren, Namibiako eta Hegoafrikako probetan. 21 urtez azpiko kategorian, bi aldiz bigarren izan zen Europako Txapelketan, eta beste bi aldiz bosgarren Munduko Txapelketan.
Azken urteotan Europako Zirkuitu Absolutuan hartu du parte. 2007an Zarauzko Pro Surf lehiaketa irabazi eta Europako txapeldun izan zen. Munduko WQS Zirkuituan ere parte hartu du. 2007an seigarren geratu zen. Lehenengo 15en artean sailkatzeak aukera eman zion WCT Zirkuituan parte hartzeko, hau da, munduko 45 surflari onenen artean lehiatzeko. Zirkuitu horretan sartzea lortu duen bosgarren europarra da, eta lehenengo euskal herritarra. 2007an, Kirolari Onenaren Euskadi Saria jaso zuen, beste kirolari batzuekin batera. 2008ko urtarrilean, Euskadi Irratia Saria jaso zuen, 2007ko kirolari onena izan zela eta.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an, WQS zirkuituan hiru izarretako Zarautz Pro Surf proban garaipena lortu zuen bere herrian. Geroago, Frantzian Europako Txapeldun izan zen. 2007ko azaroan, Hawaiin jokatutako sei izarretako probako finalerdietara iritsi ostean, WQS zirkuituko lehenengo 15en artean sailkatzea lortu zuen matematikoki. Horrek eskubidea eman zion hurrengo denboraldian munduko mailarik onenean jokatzeko, WTC zirkuituan, munduko 45 surflari onenen artean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aritz Aranburu: "Top44a inoiz baino gertuago ikusten dut" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-04-29)
- (Gaztelaniaz) Aritz Aranbururen webgune ofiziala
- (Ingelesez) ASPko fitxa