Risaralda (departamendua)

Koordenatuak: 5°01′N 75°55′W / 5.02°N 75.92°W / 5.02; -75.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Risaralda
Kolonbia Kolonbiako departamendua
bandera

armarria

Administrazioa
EskualdeaAndeetako eskualdea
HiriburuaPereira
ISO 3166-2CO-RIS
Kokapena
Koordenatuak5°01′N 75°55′W / 5.02°N 75.92°W / 5.02; -75.92
Azalera4.140 km²
Demografia
Biztanleria957.250 biztanle
Urtea2016ko zenbatespena
Dentsitatea231,2 bizt/km²
http://www.risaralda.gov.co/site/main/


Risaralda Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Antioquia eta Caldas departamenduekin du muga iparraldean, Caldas eta Tolimarekin ekialdean, Quindío eta Valle del Caucarekin hegoaldean, eta Chocórekin mendebaldean[1]. 4.140 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2016an 957.250 biztanle zituen[3]. Hiriburua Pereira da (457.103 biztanle 2010ean[4]). 14 udalerri ditu.

Kolonbiako kafearen ardatzaren erdialdean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]