Rivington kalea (New York)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rivington kalea (New York)
Teany 90 Rivington St jeh.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Hiri global New York
BoroughManhattan
Koordenatuak 40°43′11″N 73°59′14″W

Rivington kalea (ingelesez, Rivington Street) New Yorkeko hiriko Manhattaneko boroughan dagoen kalea da, LES auzoan barrena hedatzen dena (Lower East Side), Bowery eta Pitt kaleen artean.[1] Ekialderantz hedatzen da norabide bakarreko errepide hau, Forsyth kaletik eta Sara D. Roosevelt parketik pasaz.[2]

James Rivington-en omenez izendatua (1724-1803), Amerikako kolonia britanikoetan barrena ibiltzen zen kazetari sekretua zen,[3] George Washington-en informatzaile modura lan egiten zuena. XX. mendearen hasieran, kale honetan Italiako eta herrialde judutarreko migranteen etxebizitza ugari aurkitzen ziren; ondorioz, bigarren belaunaldiko italo- eta judu-amerikarren jaiotza- edota bizilekua da kale hau:[4] besteak beste, George Buns edo Lady Gaga.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Walsh, Kevin. (2010-12-15). «RIVINGTON STREET» Forgotten New York Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  2. (Ingelesez) Walsh, Kevin. (2020-02-11). «SARA D. ROOSEVELT PARK, Chinatown» Forgotten New York Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  3. Mahl, Tom E.. (2003). Espionage's most wanted : the top 10 book of malicious moles, blown covers, and intelligence oddities. (1st ed. argitaraldia) Brassey's ISBN 978-1-61234-038-8. PMC 755609702. Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  4. «The Foreign Immigrant in New York City» tenant.net Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  5. (Ingelesez) «‘Rivington Was Ours’ Details the Rise of Lady Gaga on the Lower East Side» Bowery Boogie 1374495099 Noiz kontsultatua: 2020-08-05.
  6. (Ingelesez) Birnbaumsays, Susan. (2010-01-20). «Happy birthday George Burns, child of Rivington Street» The Bowery Boys: New York City History Noiz kontsultatua: 2020-08-05.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]